Windsorko gaztelua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ro:Castelul Windsor
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:Windsor Castle from the air.jpg|thumb|right|400px|Windsorreko gaztelua, airetik ikusia.]]
 
'''Windsorreko gaztelua''' da, [[Londres|Londreseko]]eko [[Buckingham jauregia|Buckingham jauregiarekin]]rekin eta [[Edinburgh|Edinburgheko]]eko [[Holyroodhouse jauregia|Holyroodhouse jauregiarekin]]rekin batera, [[Bretainia Handia|Bretainia Handiko]] errege-erreginen egoitza ofizialetako bat. Bizitoki gisa erabilitako mundu osoko gaztelurik handiena da, eta [[Gilen I.a Ingalaterrakoa|Gilen I.a Konkistatzailearen]] garaian dauka jatorria.
 
Gaztelua [[Ingalaterra|Ingalaterrako]]ko [[Berkshire]] konderriko [[Windsor]] herrian kokatuta dago, Londresetik mendebaldera. Londresetik Windsorrerako tren-bidaiak 55 minutu irauten du, eta trena [[Waterloo tren-geltokia|Waterloo tren-geltokitik]] abiatzen da.
 
Hasiera batean Ingalaterrako, gero Bretainia Handiko eta, geroago, [[Commonwealth]]eko lurraldeetakoak izandako errege-erregina gehienek zuzeneko eragina izan dute gazteluaren eraikuntzan eta bilakaeran. Gaztelua, hain zuzen ere, haien gotorleku, bizileku, jauregi ofizial eta, kasu batzuetan, espetxe ere izan da.
 
Erresuma bake-garaian egondakoan, apartamentu handi eta ikusgarriak eraikiz handitua izan da gaztelua; aitzitik, gerra-garaian, gaztelua sendotu eta babestu egiten zuten.
17. lerroa:
Azken urteetan, erreginak gero eta gehiago erabili izan du gaztelua, bai errege-jauregi gisa bai asteburuetako bizileku gisa. Windsorreko gaztelua Buckingham jauregia bezain maiz erabili ohi da estatu-oturuntzetarako eta ekitaldi ofizialetarako.
 
== Gazteluaren egituraketa ==
[[IrudiFitxategi:Windsorcastleplan.png|thumb|right|400px|Gazteluaren egituraketa.]]
[[IrudiFitxategi:Castell de Windsor - Capella de Sant Jordi.JPG|thumb|right|400px|San Jurgiren Kaperaren barnealde dotorea.]]
 
Bere bederatziehun urteko historian zehar, Windsorreko gazteluaren egituraketa aldatzen eta bilakatzen joan da, elkarren segidako errege-erreginetako bakoitzaren garaiaren, zaletasunen, beharrizanen eta finantzen arabera. Nolanahi ere, gazteluaren ezaugarri nagusienen posizioak oro har finko mantendu dira, eta aldamenean agertzen den gaur egungo oinplanoa argibide baliagarria da elementu bakoitzaren kokalekua aurkitzeko. Esate baterako, gaur egun ere gazteluak [[muino]] artifizial bat, planoan A letraz markatua, edukitzen segitzen du elementu zentral gisa, zeinaren gainean Gilen Konkistatzaileak lehenbiziko gaztelua, egurrezkoa, eraiki baitzuen 1070etik 1086ra bitartean. Geroago, gaztelua harriz berreraiki zen, eta urteetan zehar bere garrantzia areagotzen joan zen. [[Henrike II.a|Henrike II.ak]]k eraiki zituen Dorre Biribila eta hasiera bateko kanpo-harresia.
 
'''Gazteluaren egituraketa''' (ikus eskuineko oinplanoa)
 
* A: Dorre Biribila (''Round Tower'')
* B: Goiko Patioa (''The Quadrangle'')
* C: Estatu-apartamentuak (''State Apartments'')
* D: Apartamentu pribatuak, Ekialdeko Terrazara ematen dutenak
* E: Hegoaldeko Hegala (''South Wing''), Pasealeku Luzera (''Long Walk'') ematen duena
* F: Beheko Patioa (''Lower Ward'')
* G: [[San Jurgiren Kapera]] (''St George's Chapel'')
* H: Ferra Klaustroa (''Horseshoe Cloister'')
* K: [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa|Henrike VIII.aren]] Atea (''King Henry VIII Gate''), gazteluaren sarrera nagusia
* L: Pasealeku Luzea (''The Long Walk'')
* M: Normandiar Atea (''Norman Gate'')
* N: Iparraldeko Terraza (''North Terrace'')
* O: [[Eduardo III.a|Eduardo III.aren]]ren Dorrea (''Edward III Tower'')
* T: Kera-deiaren Dorrea (''Curfew Tower'')
 
Gazteluaren ezaugarririk nabariena, Dorre Biribila ("A"), egiazki ez da zilindrikoa, bere izena gorabehera. Dorrearen forma bere oinarri den muinoak, itxuraz biribila baina berez irregularra, baldintzatua da.