Urtebetetze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: mr:वाढदिवस
t Robot: Cosmetic changes
3. lerroa:
'''Persona baten urtebetetzea''' edo '''urteak''' pertsona horren jaiotegunaren urtemuga da. [[Data]] horretan pertsonak urteak egiten dituela edota bere '''zorionak''' direla ere esaten da.
 
== Urtebetetzeak Euskal Herrian ==
 
Urtebetetzeen ospakizuna gaur egun [[Euskal Herria]]n guztiz zabaldurik dago. Haurren urtebetetzeetan ohizkoa da haurrek euren ikastegiko adiskideen artean [[goxoki]]ak eta antzekoak banatzea. Urteak egiten dituenari belarritik urteak bete adina aldiz tiratu ere egin ohi diote lagun eta adiskideek. Aldi berean bere lagunak etxean edo etxetik kanpo egiten den [[askari]] batera gonbidatzeko ohitura zabaldu da. Horrelakoetan, betetzen diren urteak adina [[kandela]] txiki dituen [[tarta]] bat prestatu ohi da. Urteak egiten dituenak kandelak haize eginez itzaltzen dituen bitartean beste guztiek ''[[Zorionak zuri]]'' abesti ezaguna kantatzeko ohitura bada. ''Zorionak zuri'' abestiaren hitzak hauek izaten dira:
16. lerroa:
Bestalde, ohizkoak dira ''Zorionak!'', ''Urte askotarako!'' (''Aunitz urtez!'' Nafarroan), ''Urte askoan, txapela kaskoan!'' [[esapide]]ak urteak egiten dituen pertsona bat zoriontzeko.
 
XX. mendearen bukaeran ezaguna egin zen [[Kaxiano]] soinujolearen [[Zorionak (Kaxiano)|Zorionak]] abestia. Jendeak maiz deitzen zuen hainbat irrati saiotara egun horretan bertan urteak egiten zituen etxeko edo lagunmin bat zuzenean zoriondu eta ondoren irratian Kaxianoren abestia jartzeko. [[Txirri, Mirri eta Txiribiton]] pailazoek ere urtebetetzeak ospatzeko [[Zuri Zorionak (Txirri, Mirri eta Txiribiton)|Zuri Zorionak]] abestia sortu zuten [[2001]]. urtean, gehien bat haurrei zuzendurikoa. Haur euskaldun artean arrakasta handia izan zuen [[EITB]]ko [[Betizu Kluba|Betizu Klubeko]] kide zirenei zorion gutuna eta oparia bidaltzen zitzaizkien urtebetetze egunean.
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Egutegi]]
* [[Urtebetetzeen ebazkizuna]]
 
[[Kategoria:Jaiegunak]]