Pioneer plaka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
2. lerroa:
'''Pioneer plakak''' [[urre]]z anodizatu [[aluminio]]zko plaka parea dira, [[Pioneer 10]] eta [[Pioneer 11]] espaziontzietan ezarri zirenak, [[bizitza estralurtar|izaki estralurtarrek]] hauetako bat bereganatuko zutelakoan.
 
Pioneer 10 eta Pioner 11, [[NASA]]ren [[esplorazio espazial]] programako lehen [[espazio zunda|zundetako]] batzuk izan ziren. Pioneer 10, [[Cañaveral Lurmuturra|Cañaveral lurmuturrlurmuturretik]]etik jaurti zen [[1972]]ko [[martxoaren 11]]n, eta, Pioneer 11, toki beretik [[1973]]ko [[apirilaren 5]]ean.vPioneer zunden betebeharra, eguzki sistemako [[planeta]] erraldoiak aztertzea zen ([[Jupiter (planeta)|Jupiter]] eta [[Saturno (planeta)|Saturno]]). Bertan ezarri zituzten plakak, mezu sinboliko batekin, zundak geldiaraz zitzakeen balizko zibilizazio estralurtar bati, gizakiari eta bere jatorrizko tokia zen [[Lurra]]ri buruz informatzeko: espazioko "botilako mezu" moduko bat.
 
== Ezaugarri fisikoak ==
* Materiala: [[Anodizazio|urrez anodizatu]] 6061 T6 [[aluminio]]a
* Zabalera: 229 mm
* Garaiera: 152 mm
* Lodiera: 1,27 mm
* [[Irarlan|Irartzearen]] gehienezko sakonera: 0,381 mm
* Pisua: 0,120 [[kilogramo|kg]] inguru
 
== Irudiak ==
[[Fitxategi:GPN-2000-001621-x.jpg|thumb|320px|right|Plaka, Pioneer 10ean muntatua]]
 
Plakak honako irudiak agertzen ditu:
* Eskuinean, zundaren irudia, eta haren aurrean [[gizon]] bat eta [[emakume]] bat. Zunda agertzearen arrazoia gure tamainaren berri ematea da, irudien proportzioa benetakoa da-eta.
* Ezkerrean, puntu beretik abiatzen diren lerro zuzen sorta bat. Puntu hori [[Lurra]] da, eta lerrook gugandik hurbilen dauden [[pulsar]]rak ([[irrati uhin]]ak igortzen dituzten [[izar]]rak) adierazten dituzte. Lerro bakoitzean, pulsarraren pultsu-maiztasuna, [[bitar|bitar sisteman]] idatzita. Irudi hori, nolabait esatearren, Lurraren “helbidea” da. Pulsarrak ezagutzen dituen zibilizazio aurreratu batek, ustez, plaka interpretatzen jakin beharko luke.
* Beheko aldean [[Eguzki Sistema]]ren eskema txikia dago, planeta, eguzkiarekiko dauden distantziaren arabera jarriak, eta Pioneer zunden hasierako ibilbidearen argipen batekin. Pioneer zunden hasierako ibilbidea ikus daiteke bertan.
* Goian, ezkerrean, eta bitar sistemaren bitartez adierazita halaber, [[hidrogeno]] molekula baten [[spin]]-a ageri da. Hoenk elektroi baten norantza aldaketa irudikatzen du, 21 [[zentimetro]] inguruko irrati uhin bat eragiten duena. Hidrogenoa da unibertsoko [[elementu]]rik ugariena.
 
Plakak, berez, [[Carl Sagan]] astronomo estatubatuar eta zientzia hedatzaileak eta [[Frank Drake]]k diseinatu eta ezagutarazi zituzten, eta Linda Salzman Saganek marraztu zituen. Izan ere, Carl Sagan bera izan zen, NASA, Pioneer zundek plaka hau eramateko konbentzitu zuena.
 
== Kanpo loturak ==
{{commonscat|Pioneer plaque}}
* [http://astro.ysc.go.jp/pioneer10-plaque.txt NASA plakari buruz]