Vienako Batzarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
 
== Partehartzaileak ==
[[Klemens von Metternich]], konferentziako presidente izan zena, eta [[Charles Maurice de Talleyrand]], [[Luis XVIII.a Frantziakoa|Luis XVIII.a]]ren ordezkaria zena, [[Frantzia]]rentzat zenbait arrakasta lortu zituena, porrota gora-behera, protagonista nabarmenenak izan ziren. Gainera, [[Errusiako Alejandro I.a]] tsarra ere aipa daiteke, paper klabe bat izan zuena batzarrean. Bere kontseilari ziren [[Karl Nesselrode]] eta [[Andrei Razumovsky]] konde ospetsuarekin joan zen, estatu alemanak bateratzeko eta [[Polonia]]n konstituzio erregimen bat ezartzeko xedearekin. Bertan egon ziren beste batzuk, Austriako Francisco I.a eta [[Prusiako Federiko Gilermo III.a]] izan ziren, azken hau, [[Hardenberg]] eta [[Humboldt]]ek lagunduta, [[Erresuma Batu]]ko ordezkariekin, lehenik Lord Castlereagh eta ondoren [[Wellingtongo Dukea]] (Europaren laguntzan irten behar izan zuena Napoleon [[Elba uharte]]tik ihes egin zuenean, batzarra ospatzen ari zen bitartean, eta Napoleonen antzinako aliatuekin, [[Saxonia]] eta [[Danimarka]]ko erregeak bezala. Espainiarrak ere egon ziren ([[Labrador markesa]]), portugaldarrak, ([[Pedro de Sousa Holstein]], Palmelako kondea, Antonio Saldanha da Gama, Joaquim Lobo da Silveira), estatu germaniarrak (Hanover, Bavaria, Wurtemberg), eslaviarrak, eskandinaviarrak ([[Suedia]]) eta [[Aita Santuen Lurraldea]]ren ordezkariak. Guztiak, ados geratu ziren bat eginak egotean eta liberal, errepublikar eta ateoen aurka azti egotean.
 
Batzarrak iraun zuen denboran, parte hartzaileak Vienan jauregietan egon ziren, parkeetatik eta basoetatik ibilaldiak egiten. Toki guzti hauek, aisialdi, oturuntza eta dantzen eskenategi izan ziren, gertaera hauetatik sortu zen Ligneko printzearen esaldia: ''Le Congrés ne marche pas, il danse'', eta 2000 zalditik gora eta beste hainbeste zakur biltzera iristen ziren ospatzen zituzten ehizaldietan. Aisialdiko ekitaldi hauetako batek, [[Beethoven]]en [[kantata]] baten kontzertua izan zuen, ''Une loriatsua'' izena zuen kantata.
30. lerroa:
[[Kategoria:Europako historia]]
[[Kategoria:Austriako historia]]
[[Kategoria:Viena]]
[[Kategoria:1814]]
[[Kategoria:1815]]