Hilen Liburua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
5. lerroa:
Hilen Liburuaren idazketa Inperio Berrian datatua dago, baina, bere jatorria aurkitzeko, Antzinako Inperioko [[Piramideetako Testuak|Piramideen testuetan]] begiratu behar da, ondoren, [[Sarkofagoetako Testuak|Sarkofagoetako testuetara]] eboluzionatu zuena Inperio Ertainean. Jarraikako aldaketa hauek, formula bilduma heterogeneo honek, [[Egipto]]ko historiako garai guztietako hil testuak izatea dakar berarekin. Hilen Liburuaren hiru bertsio ezberdin nabarmentzen dira, historian zehar, elkar ordeztuz joan zirenak:
 
* Heliopolistar bertsioa, [[Heliopolis]]eko apaizek faraoientzat idatzitakoa, [[XI. dinastia]], [[XII. dinastia]] eta [[XIII. dinastia]]ko [[sarkofago]], hilarri, papiro eta hilobietan dago, bere funtsa idazki primitiboetatik datorren arren. Erabat eguzkitsua, [[Ra]] jainkoaren teologia sustatzen du.
 
* Tebastar bertsioa, [[hieroglifo]]ekin idatzia (gero [[idazkera hieratiko]]an) [[papiro]]etan, ataletan banatuta dago baina ordena zehatzik gabe, gehiengo handi batek izenburua eta biñeta duten arren [[XVII. dinastia]], [[XVIII. dinastia]], [[XIX. dinastia]], [[XX. dinastia]] eta [[XXI. dinastia]]tan erabilia, ez faraoiek bakarrik baizik eta baita hiritar soilek ere.
 
* Saitar bertsioak, bere espresio nagusiena eman zuen [[XXVI.dinastia]]n, non atalen ordena zehaztu zen, aldatu gabe mantenduko den ordena [[Ptolomeotar dinastia]]ren amaiera arte.
 
[[Dyedefhor]], jakintsu eta igarle bezala ospe handia izan zuena, tradizioak Hilen Liburuko otoitzaren egiletzat hartzen du.
19. lerroa:
Oraingoz, 192 atal ezagutzen dira, baina euren luzera oso ezberdina da, eta ez dago papiro bakar bat bera ere guztiak dituena. Papiroen luzera, hildako bakoitzaren aberastasunaren araberakoa zen, eta, behin ospea hartzen hasi zenean, bertsiorik merkeenak "sailean" egiten zituzten tenpluek, eta, ondoren, eroslearen izenarekin beteak ziren. Bata bestearen atzeko formulak, inolako ordenarik gabe, eta ale batzuetatik besteetara aldatzera iristen direnak, badute, hala ere, barne logika bat. [[Paul Barguet]] egiptologo frantziarraren arabera. Hilen Liburua, honako modu honetara bana daiteke.
 
* 1-16 atalak: "Egunera irten" (otoitza); nekropoliraranzko martxa, Eguzkia eta Osirisi ereserkiak.
 
* 17-63 atalak: "Egunera irten" (birsorkuntza); garaipena eta poza, etsaien ezintasuna, elementuenganako boterea
 
* 64-129 atalak: "Egunera irten" (itxuraldaketa); forma ezberdinetan agertzeko ahalmena, eguzki txalupa erabili eta misterio batzuk ezagutu. Hilobira itzulera, epaiketa Osirisen epaimahaiaren aurrean
 
* 130-162 atalak: Hildakoaren loriatzen testuak, urtean zehar irakurri behar direnak, jaiegun zehatz batzuetan, hil gurtzarako, ofrenden zerbitzua, momiaren babesa kuttunen aldetik.
 
* 163-190 atalak: Aurreko guztiaren gehigarri edo osagarri bat da, Osiris laudoriotzen den formulekin.
 
=== 125. atala ===
37. lerroa:
== Papiro nabarmenak ==
=== Bere luzeragatik ===
* [[Aniren Papiroa]]: Hilen Liburuaren bertsiorik ezagun eta osoena da, bere luzera nabarmenduz, (23,6 metro). Papiro hau, XIX. dinastiako Ani izeneko erret eskribak idatzia, gaur egun [[British Museum]]ean dago, 10.470 zenbakipean erregistratua. Ernest Wallis Budgek itzuli zuen eta [[1895]]ean argitaratua izan zen.
 
* Aufanjen papiroa: Gaur egun [[Turineko Egiptoar Museoa]]n, 19 metroko luzera eta 165 atal ditu.
 
=== Bere antzinatasunagatik ===
* Iuyaren papiroa: [[Kairoko Egiptoar Museoa]]n dago.
* Jaren papiroa: Turineko Egiptoar Museoan dago eta 33 atal ditu
* Nuren papiroa: [[British Museum]]ean dago (10.477. zenbakia) eta 137 atal ditu.
 
[[Fitxategi:Bookdead.jpg|thumb|center|700px|Hilen Liburuaren zaita, Aniren Papiroa]]