Hemoglobina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
21. lerroa:
[[Karboxihemoglobina]] hemoglobina [[karbono monoxido]]arekin elkartzearen ondorioz sortzen da. Honek oxigenoak baino 200 aldiz afinitate gehiago du proteinarekin eta ondorioz desplazatu egiten du oxigenoa. Karboxihemoglobinak heriotza eragiten du kontzentrazio handietan, oxigenoa ehunetara iristea oztopatzen baitu.
 
Zelula gorrietan hemoglobinak oxigenoa lotzeko duen gaitasuna aldatzen duen konposatu garrantzitsuena [[bifosfoglizerato]]a da. Hemoglobinari lotu eta lau kateen erdian kokatzen da, baina hau oxigenorik gabe dagoenean bakarrik. Bestela, tartea ez baita nahikoa handia bertara sartzeko. Konposatu honek ez dio hemoglobinari oxigenoa lotzeko beharrezkoa duen konformazioa hartzen utziko. KOnposatu honek mendizaleak altuetara ohitzeko dituzten zailtasunekin zerikusia du, oxigenoaren askapena errazten baitu.
 
[[Kategoria:Proteinak]]