Antzinako Greziako arkitektura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
26. lerroa:
[[K. a. 1100]]. urtetik [[K. a. 800]]. urtera arteko epealdiak, ''garai iluna'' izena jasotzen du. Aldaketa garaia da. Epe honetan ez da idazkirik. Gizartea era berrian sailkatzen da, hiriak hiri-estatuak edo [[Polis]]ak ziren, eta erregearen agintea aristokrata multzoek hartzen zuten.
 
Garai mizenastarreko eraikuntza nagusiek ere eraldaketak izan zituzten: gotorlekua santutegian bilakatu zen; jauregia edo [[Megaroi]]a [[greziar tenplu|TenpluaTenpluak]]k ordezkatu zuen, eta erregearen etxea izatetik jainkoaren etxera izatera igaro zen. Hiria beraz bitan banatzen zen: [[Akropolis]]a - hiriaren alderik garaiena, santutegiaren kokaleku – eta [[Metropolis]]a – beheko aldea, hiritarren egoitza –
 
[[Homero]] poeta greziarraren garaian pizten da zibilizazio greziarra. Homeroren poemei esker jaso dugu kultura greziarraren mitologiaren hein handia.
41. lerroa:
* [[Atari]]a: Metaketaren aplikazioa [[arkitrabe|sistema arkitrabatua]] da, edo [[ateburu]]en bidezko eraikuntza. Metodo honen erabilpen sistematikoak habe-zutabe sistema ekarri zuen, alegia, distantzia erregularretan banaturiko zabalgune ateburudun ugari. Greziarrek bazekiten [[Arku (arkitektura)|arkuak]] eta [[ganga]]k eraikitzen, baina sistema hauek ez zituzten ia inoiz erabiltzen.
 
* [[Estalkia]]k: bi motako estalkiak erabiltzen zituzten: herri arkitekturan estalki lauak erabiltzen zituzten [[klima]] lehorra zelako; Tenpluen estalkiak ordea bi isurikoak ziren.
 
Greziarrek metaketa printzipioa mantenduz arkuak eraikitzeko bide berezi bat topatu zuten, ''[[arku izun]]a'' hain zuzen. Horrela ateburu txikiagoa erabili daiteke egitura osatzeko. Sistema honen eratorriak dira [[ganga izun]]a eta [[kupula izun]]a. Ateburuarekin, [[deskarga triangelua]] asmatu zuten.
50. lerroa:
Aztergai berezi gisa tenpluetako zutabeak hartuz gero, gerora erromatarrek berrartuko zituzten hiru arkitektura-ordena grekoen ezaugarriak bereizi ditugu: ''doriar ordena, joniar ordena'' eta ''korintoar ordena''.
 
* [[Doriar ordena]]: Zutabeak sendoak dira, erdigunean alboetan baino pixka bat zabalagoak. Ez dute harroinik. Kapitelaren osagaiak abakoa eta ekinoa dira. Fustea ildaskatua da. Arkitrabea leuna da, apainketarik gabea. Frisoa metopaz eta triglifoz osatua dago.
 
* [[Joniar ordena]]: Zutabeak lerdenagoak dira eta ez horren pisutsuak, eta harroina dute euskarri. Fustearen ildaxkek lerroarte handiagoa dute. Kapitelaren ezaugarri nagusia kiribilak dira. Ekinoa apaindura obalez hornitu ohi da. Frisoa leuna da, baina batzuetan erliebe apaingarriak ere ager ditzake.
 
* [[Korintiar ordena]]: Dekorazio-aspektu landuagoak ditu. Kapitela akanto-hostoz eta kiribilez apaindurik ageri da.
 
== Greziar tenplua ==