Genichi Taguchi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Erreferentzia zerrenda
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
'''Genichi Taguchi''' (田口玄一 ''Taguchi Gen'ichi'') ([[Takamachi, Niigata|Takamachi]], [[Japonia]]) [[1924]]ko [[urtarrilaren 1]] - ) [[ingeniari]] eta [[estatistika|estatistikari]]ri bat da, [[kalitatearen kudeaketa]]n egindako ekarpenengatik ezaguna. Aldi berean, [[Taguchi metodoak]], besteak beste saiakuntza-diseinua barnehartzen duen metodo estatistikoen bilduma bat, garatu izana zor zaio.
 
== Bizitza ==
 
[[Kimono]]-industria zabala zuen [[Takamachi]] hirian jaioa, ehun-ingeniaritza ikasi zuen bere familiaren kimono-lantegian lan egin asmoz, [[1942]] urtea aldera [[estatistika]]rekiko interesa piztu eta [[Motosaburo Masuyama]] estatistikariaren gidaritzapean metodo estatistikoak ikasi zituen. [[1948]]-[[1950]] urteetan Japoniako Estatistika Matematikorako Institutuan lan egin zuen eta bertan [[penizilina]]ren ekoizpenaren inguruko ikerketak egiteagatik irabazi zuen ospea. Ondoren, enpresa probatuetan aritu zen lanean, [[Taguchi metodoak]] deritzenak garatuz. Egindako lanarengatik [[Deming saria]] irabazi eta [[1965]] [[Aoyama gakuin unibertsitate]]an irakasle lanetan hasi zen eta bertan iraun zuen 17 urtez. [[1980ko hamarkada]]rako bere izena ezaguna zen [[Estatu Batu]]etan eta bertara joan zen bere metodoen berri ematera. Bere bizitzan zehar egindako lanarengatik, kalitatearen inguruko sari asko jaso ditu.<ref>{{en}} [http://www.asq.org/about-asq/who-we-are/bio_taguchi.html Genichi Taguchi], American Society for Quality. 2010-01-23.</ref>
 
== Erreferentziak ==
 
{{erreferentzia zerrenda}}