Alice in Chains: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
38. lerroa:
''Dirt'' [[1992]]. urtearen amaieran argitaratu zen, bai eta [[Billboard]] zerrenda ezagunaren 6. postua eskuratu ere. Urtea bukatu baino lehen platinozko hiru diska lortu zituen. Kanten letra ilunek Staleyren [[heroina]]zaletasun-zurrumurruak indartu baino ez zituzten egin.
 
[[1993]]an sei asteko ''Down In A Hole'' izeneko kontzertu-bira bizia egin zuten. Ondoren, Mike Starr baxujoleak taldea utzi zuen, beste proiektu bati ekiteko: ''Sun Red Sun''. [[Ozzy Osbourne]]rekin zuzenean aritutako [[Mike Inez]] baxujoleak ordezkatu zuen. Talde berria Lollapalooza Tour entzutetsuan estreinatu egin zen, [[Dinosaur Jr]], [[Babes in Toyland]], [[Rage Against the Machine]], [[Fishbone]], [[Arrested Development]] eta [[Tool]] gisako talde handiekin batera. Urtean zehar taldearen ospeak gora egin zuen. Drogaren eta taldearen arteko harremanen zantzuak ikusgarriagoak egin ziren, bereziki Staleyrenak; ''Junkhead'' eta ''Angry Chair'' kantek, heroina inplizituki aipatzen zutenek, esamesak zabaltzen lagundu zuten. Urte berean [[Last Action Hero]] filmearen soinu-bandarako bi abesti grabatu zituzten: ''What the Hell Have I'' eta ''A Little Bitter'', Mike Inezek taldearekin estudioan grabatutako lehenak.
 
== Diskografia ==