Estoizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: bg:Стоицизъм
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[FileFitxategi:Pseudo-Seneca Louvre Ma921.jpg|thumb|right|Ustez [[Luzio Anneo Seneka|Seneka]] irudikatzen duen [[soingain]] bat: Pseudo-Seneka. Seneka '''estoiko''' nabarmen bat izan zen.]]
 
'''Estoizismoa''' ([[greziera]]zko ''στωα'' hitzetik<ref>Jarraitzaileak ''stoa poikilé'' izeneko [[Atenasko agora]]ko ate batean biltzen baitziren.</ref>, "''[[estoa]]''") [[garai helenistiko]]an garatu ziren eskola [[filosofia|filosofikoetako]] bat da, [[eszeptizismo]]arekin eta [[Epikuro]]k sortutako eskolarekin batera. Estoizismoaren jarraitzaileei '''estoiko''' deritze. [[Etika]]n eragin handiko joera filosofikoa izan da. [[K. a. III. mende]]an abiatu zen [[Zenon Zitiokoa]]ren eskutik eta bere eragina zabala izan zen III. mendera arte, sei mendetan zehar. [[Erromako inperio]]an garrantzi handia izan zuten [[Luzio Anneo Seneka|Seneka]] eta [[Marko Aurelio]] filosofia horren jarraitzaileak izan ziren. Halaber, filosofia modernoan ere zabaldu da pentsaera estoikoa <ref>Estoikoek [[Kant]], [[Spinoza]] eta [[Rousseau]] filosofoengan eragina izan zutela baieztatu da. Ikus, {{es}} Marcelo D. Boeri: [http://books.google.es/books?id=xu-cnZ8GXH8C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Los estoicos antiguos], 16. orrialdea.</ref>. [[Gizarte]]an zorigaitza eta ezbeharrak etsipenez onartzen duen bizitza-jarrera gisa ere ulertzen da <ref>{{es}} Juan Berraondo: [http://books.google.es/books?id=Ed9tmSeT7j4C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false El estoicismo], 9. orrialdea.</ref>. Estoizismoaren pentsaeraren arrastoak egun gizarteak ekintzak eta gertaerak zentzutasunez eta jakinduriaz baloratzeko moduan ere hauteman daitezke<ref>Estatu Batuetako Armadako James Stockdale almiranteak Vietnamgo gerran preso izan zelarik, eta oro har bere bizitzan, [[Epikteto]]ren irakaspenek eman zioten laguntzaren berri eman zuen: {{en}} [http://books.google.es/books?id=OoTkW8YQciQC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Thoughts of a philosophical fighter pilot], Hoover Institution Press, Stanford University, 1995.</ref><ref>Arestian aipaturiko etsipen jarrera, esaterako, estoikoek defendatzen zuten munduaren behartasunean oinarritzen da.</ref><ref>{{es}} Nicolas Abbagnano: ''Historia de la filosofía''. 168-181 orrialdeak.</ref>.
 
== Kronologia eta pertsonaiak ==
 
[[Zenon Zitiokoa]]ri zor zaio estoizismoaren sorrera. [[Txipre]]ko [[Zitio]] hirian jaioa K. a. 332 urtean, [[Atenas]]era heldu eta [[ziniko]]en eta [[eskola megariko|megarikoen]] ikasbideak jarraitu zituen <ref>{{es}} Juan Berraondo, ''op. cit.'', 11. orrialdea.</ref>. 40 urte zituelarik ''[[Estoa]]'' izeneko eskola sortu zuen eta bere ideiak bere bizitzarekin uztartzeko zuen jarrera dela-eta, ospetsu bihurtu eta ''estoan'' jarraitzaile asko, estoikoak alegia, bildu zituen. [[Zenon Zitiokoa]] hil eta gero, [[K. a. II. mende]]an estoikoen aurrealdean jarraitu zuten hurrenez hurren [[Kleantes]]ek eta [[Krisipo]]k. [[Krisipo]] izan zen estoizismoaren irakaspen eta ideiak finkatu zituena, estoikoen baitan zabaltzen ziren joera heterodoxoen aurka <ref>{{es}} Jorge Gómez: [http://books.google.es/books?id=7XPIUAAzRR0C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false. Historia de la filosofía.], (XI. kapitulua: Génesis y desarrollo de la Stoá), 1. bolumena, 432. orrialdea.</ref>. Euren ideiekin jarrera zorrotz eta itxia zutelarik, aurreko hirurek antzinako estoizismoa osatzen dutela esan daiteke, eklektikoa eta [[Aristoteles|aristotelismoaren]] aurka moderatuagoa izan zen estoizismo ertainari bide emanez <ref>{{es}} Juan Berraondo, ''op. cit.'', 12. orrialdea.</ref><ref>{{es}} Jorge Gómez: ''op. cit.''. 432. orrialdea.</ref>. Irekiagoa zen estoizismo ertainaren ordezkari nagusiak, K. a. II. eta I. mendean bilakatuko zena, [[Posidonio]] eta [[Panezio]] izan ziren. Garai honetan, [[Zizeron]] ere estoikotzat hartu behar da, baina zentzu zabalean. [[Epikteto]], [[Seneka]] eta [[Marko Aurelio]] izan ziren ''Stoa'' erromatar eta berriaren pertsonai nagusiak I. eta II. mendeetan. Azken garai honetan, estoizismoak kezka moral eta erlijiosoa erakusten ditu batez ere.
13. lerroa:
I. eta II. mendeetan kokatzen da azken estoizismoa. [[Seneka]] [[Erromatar Inperioa]]ko kultura eta politiko pertsonaia nabarmena estoikoa izan zen eta estoizismoaren pentsaerari buruzko lan anitz utzi zituen, ''[[Luziliorentzako Gutunak]]'' esaterako. [[I. mendea]]n, [[Neron]] enperadorearen agintepean, [[Kornuto]] filosofoak eskola estoiko bat eratu zuen bere etxean eta garai berean [[Musonio Rufo]] filosofia estoikoa irakatsi zuen. Garai beretsuan, [[Eufrates estoikoa]] eta [[Kleomedes]] [[astronomia|astronomoa]] ere estoiko nabarmenak izan ziren. Pentsalari estoiko handia izan zen [[Marko Aurelio]] enperadorearen irakasleak izan ziren [[Sexto Keroneakoa]] eta [[Kinto Junio Rustiko]] estoikoak. Historian zehar, [[Epikteto]] eragin handiko estoikoa izan da, bere pentsaera jasotzen duten ''[[Diatribai (Epikteto)|Diatribai]]'' edo ''Eztabaidak'' eta ''[[Enkhiridion (Epikteto)|Enkhiridion]]'' edo ''Eskuliburua'' lanen bitartez.
 
== Filosofia ==
 
Estoizismoak historian zehar izan zuen sei mendeko hedadura dela-eta, oso irakaspen, ideia eta korronte ezberdinak bildu arren, estoizismoak lortu zuen sistema filosofiko bateratu bat eratzen. Filosofia bizimodu edo praktika bat (''askesis'') zela uste zuten gainera, zorion-bizitzarako jarduera alegia, zientziak berez baliorik ez duela baieztatuz, [[Sokrates]], [[Platon]] eta [[Aristoteles]]ek ez bezala <ref>[[Seneka]]ren ustetan, filosofia, zoriona eta bertutea guztiz loturik dauden kontzeptuak dira. Berak idatzi zuenez: ''... nec philosophia sine virtute est nec sine philosophia virtus. Philosophia studium virtutis est, sed per ipsam virtutem; nec virtus autem esse sine studio sui potest nec virtutis studium sine ipsa'', (euskaraz, "ez dago filosofia berturik gabe, ez eta bertuterik filosofiarik gabe. Filosofia bertutearen ikasketa da, baina berturtearen beraren bitartez; bertuterik ez dago bera ikasten ez bada eta bertutea bera ezin da ikasi, bertuterik gabe."); ''[http://www.thelatinlibrary.com/sen/seneca.ep14-15.shtml Epistularum moralium ad Lucilium. LXXXIX. Seneca Lucilio suo salutem.]'' liburu eta atalean.</ref><ref>Nicolás Abbagnano, ''op. cit.''.</ref>. Horrela jakintsua bizitzen dakien hura dela irizten zuten estoikoek.
19. lerroa:
Hiru ataletan banatu zuten filosofia hasierako estoikoek, orduko filosofia korronte nagusiei jarraiki <ref>{{es}} Marcelo D. Boeri: ''op. cit.'', 49. eta 54. orrialdeak.</ref>: [[fisika]], [[etika]] eta [[logika]]. Hiru atalen batasuna eta sistema izaera onartzen zuten arren, estoizismoak ordea ordena bat ezarri omen zuen hiru atal hauetan, [[logika]]tik abiatuz eta [[etika]] helmuga izanik <ref>[[Simil]] hauek erabili zituzten: logika baratza inguratu eta babesten duen murrua da, fisika arbolak dira eta etika fruitua. Ikus: {{es}} Marcelo D. Boeri: ''op. cit., 54. orrialdea.</ref>.
 
=== Logika ===
 
[[Logika]]k [[egia]] ezartzeko irizpideak finkatu behar ditu, estoikoen ustetan. [[epikureismo|Epikurearrek]] bezala, ezagutzaren oinarria objektuek zentzumenean uzten zuten arrastoetan, ''aisthesis'' edo [[sentsazio]]etan alegia, dagoela pentsatzen zuten. Sentsazioetatik ''irudikapen kataleptiko'' edo esperientziazko ezagutzara heltzeko ariman edo izpirituan dugun aurretiko arrazoimenaren ''sinkatáthesis'' edo onarpena behar da gainera. Onartzen da, beraz, sentsazioei egin dakiekeen kritika edo hauekiko askatasuna, ''prolepsi'' edo berezko arrazoimeneko kontzeptuen aurkakoak direla pentsatzen denean. Horrenbestez, estoikoak [[enpirismo|enpiristak]] direla esan daiteke. Irudikapen kataleptikoak bilduz eta esperientziaz, gizakiak [[unibertsal]]ak eta kontzeptuak eratzen ditu. Estoikoen ustetan, unibertsal hauek ordea ez dute errealitaterik, gizakiaren buruan bakarrik existitzen dira eta horrela estoikoak [[nominalismo|nominalistatzat]] jo behar dira. Proposizio-logikan ere oso ekarpen interesgarriak egin zituzten eta horretan batez ere [[Krisipo]]k egindako lan itzela aipatu behar da.<ref>{{es}} Mariano Moreno Villa: [http://books.google.es/books?id=uj3sAvy537oC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Filosofia. Volumen I: Filosofia del Lenguaje, Lógica, Filosofía de la Ciencia y Metafísica.], 151-155 orrialdeak.</ref><ref>{{es}} J. M. Rist: ''La filosofía estoica'', 8: El criterio de verdad. 143-161 orrialdeak.</ref><ref>{{es}} Marcelo D. Boeri: ''op. cit.'', 65. orrialdea.</ref>
 
=== Fisika ===
 
[[Estoiko]]en esanetan printzipio aktiboa den ''logos'' edo arrazoiak printzipio pasiboa den materiari ''pneuma'' edo haizea eraginez ''physis'' edo dagoen guztia sortzen du<ref>Josef Estermann (ed.): ''[http://books.google.es/books?id=o30V9BJ6nscC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Historia de la filosofía. Tomo II. Primera parte.]'', 55. orrialdea.</ref>. Aktiboak diren su eta haize, pasiboak diren lur eta urez osaturik, gauzak ''peuma'' delako hats edo indarraz hartzen dute bere izaera. Gizakietan gainera arima piztu eta adimena ematen duen indarra da. <ref>{{en}} [http://plato.stanford.edu/entries/stoicism/ Stoicism], Stanford Encyclopedia of Philosophy.</ref>. Natura hainbat eratara gauzatu eta aniztasuna erakusten du, bertan dauden atal edo zati infinituetatik abiatuz ''logos'' delako arrazoi edo indarraren ereintza anitzari esker (''logos spermatikoi'') <ref>Wilhelm Capelle, ''Historia de la filosofía griega'', 421-424 orrialdeak</ref>. Estoikoak, dena den, [[monismo|monistak]] dira, unibertsoa osotasun bezala defendatzen baitzuten. Aldi berean, [[panteismo|panteistak dira]], [[logos]]-[[Jainko]]a guztian eta guztia baitiote. Errealitatea ''telos'' erakoa edo xedezkoa da gainera: gertatzen den guztia logos-jainkoak ezarri bezala gertatzen da, akatsik gabe erabateko arrazionaltasunez eta beraz, gizakiak ez du askatasunik logosak eraiki duen inongo eremutan. Jarrera determinista hau izan zen estoikoen etikaren oinarria finkatu zuena, gauzak datozen bezala onartu behar direla esaterako.<ref>{{es}} Jorge Gómez: ''op. cit.''. 438-439 orrialdeak.</ref>
29. lerroa:
Unibertsoak betiereko bilakaera ziklikoa izan eta azkenik unibertso osoa suak hartuko zuela (''ekpyrosis'') uste zuten, eta su hori itzaltzean unibertso berri bat sortuko zela (''palingenesis''), betiereko eite berdinez (''apokatastasis'') eta zikloari bira berri bat emanez.<ref>{{es}} Jorge Gómez: ''op. cit.''. 441-442 orrialdeak.</ref>
 
=== Etika ===
 
Fisikan defendatzen duten [[determinismo]]ak eragiten dio estoikoen etikari. Izatez arrazionala, bere arrazoia hazi eta goratzen duen hori egin behar du bizitzan, gizakiak bere ''oikeiosis'' edo senak esaten dien bezala bilatzen baitu beretzat ona dena. Jakintsua gizaki handiena eta aberatsena, esklaboa, txiroa, zaharra eta gaixoa izan arren <ref>{{fr}} Pierre Grimal, ''op. cit.'', 7. orrialdea.</ref>. Mundua den bezala denez, ''sophos'' edo gizaki jakintsuak, bertutea duenak, halabeharra onartzen du, ona baita berez mundua, logosak eraiki zuelako. Naturaren arabera bizi behar da, beraz<ref>"Naturaren arabera da gizakiaren xede gorena, bertutez bizitzearen berdina dena, naturak bertutera baikaramatza. [...] Gizon zoriontsuaren bertutea eta bizitzaren orden ona norberaren senetik sortzen dira, dena gobernatzaren duenaren borondatez. Diogenesek espreski dio xede gorena naturazko gauzen hautaketan zuhurtasunez jokatzea dela.[...] Bertutea arrazoizko jarrera da, norberak hautatua, kanpoko desira edo bitartekorik gabe. Horixe da zoriona ..." (Diogenes Laerzio, ''Filosofoen bizitzak'', VII, 85-90).</ref>. Hori da modu bakarra ''eudaimonia'' edo zoriontasuna lortzeko <ref>''Ataraxia'' kontzeptua ere erabili ohi da zoriontasun kontzeptu hori adierazteko, baina hori batez ere epikurearrek landutako kontzeptua da.</ref>. Giza natura okertzen denean, bertutera heltzeko ekidin behar den ''pathos'' edo grina sortzen da. Lau motako grinak bereizi zituen [[Krisipo]]k: oinazea (indarrean dagoen ezbehar batengatik), beldurra (etorkizuneko ezbehar batengatik), plazerra (indarrean dagoen zorion batentgatik) eta desira (etorkizuneko zorion batengatik)<ref>Iraganeko oinazeak, beldurrak, plazerrak eta desirak iraganak dira eta beraz, ez dute gure baitan grina piztu behar.</ref>. Atsekabea gainditu eta zoriontsua izateko, gizakiak ''apatheia'' delako jarreraz bizi behar du, grinak baztertuz eta bertutez, naturaren arabera alegia, jokatuz <ref>Egungo hizkuntzan ''apatia'' hitzak indiferentzia edo sentikortasun eza adierazten badu ere, estoikoentzat atsekabearen iturri diren grinak eta desirak albo batera uztea eta naturak eta halabeharrak dakarrena onartzea da. Jarrera hau ulertzeko ekialdean jatorri duen esaera hau aipa daiteke: "Gaizkiak erremediorik badu, zertarako kexatu?. Erremediorik ez badu, zertarako kexatu?".</ref><ref>{{es}} Mariano Moreno Villa: [http://books.google.es/books?id=Ka4iVXU0hLMC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Filosofia. Volumen III: Ética, Política e Historia de la Filosofía (I).], 452-453 orrialdeak.</ref>.
39. lerroa:
Gizarte etikari dakogionez, [[ziniko]]engandik jasotako pentsaera dela medio, hasiera batean estoikoek indibidualismoa zorrotza defendatzen bazuten ere, denborarekin gizartearekiko jarrera ireki baten alde agertu ziren, ''gizakia berez komunitatean bizi den izakia'' dela dioen ideian oinarrituz. [[Krisipo]]k berak esan zuenez, ''jakintsuak politikan parte hartu behar du, ezer aurka ez badu''. <ref>{{es}} Carlos García Gual: ''op. cit.'', 6-9 orrialdeak.</ref>. Aldi berean, gizaki guztiak ''logos'' beraren seme alabak direnez, gizakia beste gizakiak maitatu behar ditu eta bere aberria mundu osoa da <ref>Ezjakinen aurrean ordea, estoikoek jarrera irmo eta itxia eduki behar dela diote. Epikurearrek berrz, ezjakinak ulertu eta barkatzeko jarrera zabalagoa dute.</ref>. Estoikoa beraz kosmopolita da eta guztientzat estatu eta lege bakarra defendatzen ditu.<ref>{{es}} Wilhelm Cappelle: ''op. cit.'', 440-441 orrialdeak.</ref>
 
== Iturri historikoak ==
[[FileFitxategi:Zenonzitiokoa.JPG|thumb|300px|right|[[Zenon Zitiokoa]], Diogenes Laerzioren ''[[Filosofoen bizitzak]]'' liburuaren [[1761]]. urteko frantsesezko argitalpen batean.]]
 
Estoikoen sistema filosofikoa osotasunez aztertzeko, beharrezkoa litzateke beraien idazkien bilduma osoa edukitzea. Estoiko zaharren idazki guztiak, zoritxarrez, galdu dira, eta [[Seneka]], [[Epikteto]] eta [[Marko Aurelio]]ren jatorrizko lanak soilik iritsi zaizkigu, gehien bat etikari buruz bestalde<ref>Marko Aurelioren ''Gogoetak'' egunerokoak estoikoen bizimoduaren irudi aberatsa ematen du, nork bere buruarekin egin behar duen lanari buruz.</ref>. Estoiko zaharren berri izateko, lehenengo mendeetan idatziriko zenbait [[doxografia]]tan oinarritu behar da: [[pseudo-Plutarko]]ren ''Filosofoen ikasbideak'', [[III. mendea]]n [[Diogenes Laerzio]]ren ''[[Filosofoen bizitzak]]'' (VII. atalean daude filosofo estoikoei buruzko azalpenak) eta [[Estobeo]]ren ''Laburpenak'' ([[V. mendea]]). Garai beretik datoz estoikoen pentsaeraren gainean zenbait filosofok eta kristau [[apologesi|apologetikoapologetikok]]k idatziriko iruzkinak: [[Alexandro Afrodisiakoa]], ''Patuaren gainean'' lanean, non estoikoak kritikatzen dituen; [[Platon]]en jarraitzailea zen [[Plutarko Keroneakoa]] (I-II mendeetan), ''Estoikoen barneko kontraesanak'' eta ''Estoikoen aurka kontzeptu arruntei buruz'' idakietan; [[Galeno]] sendagilea (([[II. mendea]]), [[Sexto Enpiriko]], [[Plotino]], Eusebio eta Nemesio gotzai kristauak (III-IV mendeak) eta Sinplizio ([[V. mendea]]). [[Zizeron]]ek, berriz, estoizismoaren irakaspenen berri ematen duelarik, estoikoen moraltasuna goraipatzen du bere lanetan. Iturri modernoei buruz, H. Von Arnim ikertzailearen ''[[Stoicorum Veterum Fragmenta]]'' (1903-1905) lan itzelak estoikoen idazkiak eta aipuak biltzen ditu.<ref>[http://plato.stanford.edu/entries/stoicism/ Stoicism], Stanford Encyclopedia of Philosophy delakoan. 2009-08-29.</ref>
 
== Kanpo loturak ==
 
* {{en}} [http://plato.stanford.edu/entries/stoicism/ Stoicism], ''Stanford Enciclopedia of Philosophy'' delakoan.
* {{en}} [http://www.btinternet.com/~k.h.s/stoic-foundation.htm The stoic foundation]
 
== Oharrak eta erreferentziak ==
<br clear="both" />
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
== Bibliografia osagarria ==
 
* [[Diogenes Laerzio]], {{en}} ''[http://www.fordham.edu/halsall/ancient/diogeneslaertius-book7-stoics.html The Lives and Opinions of Eminent Philosophers. Book VII: The Stoics]''; {{es}} [http://www.uruguaypiensa.org.uy/imgnoticias/675.pdf Vida de los filósofos más ilustres] (pdf).
* {{es}} [http://www.scribd.com/doc/15420342/Los-estoicos Los estoicos: Epicteto, Séneca, Marco Aurelio], [http://www.editorial-na.com/ NA argitaletxea].
* Estoikoen logikari buruz: {{es}} Velarde Lombraña, Julián: ''[http://books.google.es/books?id=KEUqkwQwjvsC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Historia de la lógica]'', 86-94 orrialdeak. Oviedoko Unibertsitatea, 1989.
 
[[Kategoria:Eskola filosofikoak]]