Eskaintza eta eskaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[FileFitxategi:Supply Demand example 01.svg|thumb|right|250px|Urdinez, [[eskaria]] kurba (D) eta gorriz [[eskaintza]] kurba (S) agertzen da. Eskaintza eta eskaria berdintzen direnean izango da merkatu-oreka: oreka prezioa 25 izango da eta guztira 75 unitate saldu eta erosiko dira.]]
 
[[Ekonomia]]n, '''eskaintza eta eskaria''' [[eredu ekonomiko]] bat da, [[konkurrentzia perfekto]]ko [[merkatu]] batean prezio edo salneurri ezberdinetarako ondasun baten [[eskaintza]] eta [[eskaria]] berdindu eta horrela, oreka egoera batean, guztira saldu eta erositako kopurua eta [[salneurri]]a ematen dituena. [[Ondasun]] bakar bati buruzko eredua da eta beraz [[oreka partzial]]a ematen du, ekonomia osorako bilatzen den [[oreka orokor]]rean ez bezala. Aldi berean, eredu [[mikroekonomiko]] bat da, kontsumitzaile eta ekoizle banakoen erabakietan oinarritzen den eredua delako. Eredu hau [[Alfred Marshall]] ekonomialariak planteatu zuen bere osotasunean lehen aldiz XIX. mendearen bukaeran. Aurretik, merkatuan eskaintza eta eskaria berdindu egiten zirela ezarri zuten beste ekonomialari zenbait ere izan ziren, [[Jean-Baptiste Say]] esaterako [[Sayren lege]]a izenekoaren bitartez.
 
== Eskaintza ==
 
[[Eskaintza-kurba]]k (S) [[ondasun]] baten ekoizpen jakin baterako (Q), ekoizleek eskatzen duten prezioa (P) irudikatzen du (''x'' ardatzean, kopurua, ''y'' ardatzean prezioa). Zehatzago, ekoizpena zenbat eta handiagoa den, orduan eta prezio altuagoa beharko da. Arrazoia [[David Ricardo]] ekonomialariak plateaturiko [[errendimendu beherakorren lege]]an datza: zenbat eta gehiago ekoiztu, errendimenduak gero eta txikiagoak dira, [[kostu marjinal]]ak handiagoak eta beraz, prezio altuagoa ezarri beharko da ekoizpena errentagarria izan dadin. Hain zuzen, prezioa kostu marjinalarekin berdintzen deneko ekoizpena izango da eskaintza.
 
== Eskaria ==
 
Kontsumitzaile bakoitzaren kasuan, gero eta [[baliagarritasun]] txikiagoa ematen dion ondasunaren beste unitate gehigarri bat kontsumituko du, baldin eta bere prezioa txikiagoa bada, eskarian edo ondasuna erosteko desiran utilitate marjinala eta prezioa berdindu egiten baitira. Horrela, ondasun baterako kontsumitzaile guztietarako eskaria-funtzio beherakorrak batuz, ondasunaren D [[eskaria-kurba]] lortuko da (''x'' ardatzean Q kopurua, ''y'' ardatzean P prezioa), beherakorra baita ere: zenbat eta gehiago kontsumituko da, azken unitatearen prezioa orduan eta txikiagoa bada.
 
== Merkatu-oreka ==
 
Eskaintza eta eskaria-kurbak (S eta D) ebakitzen diren puntuan, oreka bat suertatzen da: 25eko prezioan kontsumitzaileak erosteko prest dauden kopurua (75) eta prezio horretan ekoizleek ekoiztuko duten kopurua (75) berdindu egiten dira. Ondasun horretatik 75 unitate ekoiztu eta salduko dira, 25eko prezioan. Prezio altuagoan, kontsumitzaileak ez daude prest gehiago erosteko; eta prezio bajuagoan, ekoizleak dira gehiago ekoiztu behar ez dutenak.
 
== Oreka-aldaketak ==
 
=== Eskaria-gehikuntzak ===
 
[[FileFitxategi:Supply-and-demand.svg|thumb|right|200px|Salneurri jakinetarako eskaria handitzen bada (D1-etik D2-ra aldatuz), oreka-salneurria eta kopurua igo egiten dira.]]
 
Ondasun baten desira handitzen bada, kontsumitzaileak ondasunaren unitate gehigarri bakoitza ordaintzeko prest dauden prezioa handiagoa izango da, eskaria-kurba gora mugiaraziz (D1→D2). Horrela, prezioa igo egingo da eta ekoizleek gehiago ekoiztuko dute, kontsumitzaileek gehiago nahi dutelako.
 
 
 
[[Kategoria:Ekonomia]]