Arraildura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Erreferentzia zerrenda
t Robot: Cosmetic changes
3. lerroa:
 
[[Geologia]]n, bi arraildura mota arrunt bereiz daitezke: kontrakziozko arraildurak eta ziri formako arraildurak.
* Kontrakziozko arraildurak, [[arteka]] erlatiboki zabalak dira euren luzerarekiko, harkaitz bat edo lurzorua uzkurtzen denean irekitzen direnak. Euren eraketa, lurzoru buztintsuen fenomeno ezaugarritsu bat da, lehortzen direnean, atzerapenezko arraildura horien sare poligonal bat eratzen dutenak. Lurzoruko zenbait geruzek, behin ireki ondoren, hondarrez bete ziren arrailduren arrastoak kontserbatzen dituzte, honek, ondorengo hezetasunak berriz ixtea eragotzi zuena.
* Ziri formako arraildurak, berriz, bertikalak dira, nagusiki, [[Lurra]]ren toki hotzetan eratzen direnak, lurzoruaren [[izozte (izotza)|izozte]] lasterraren ondorioz. Dezimetro gutxi batzuetako zabalera dute (oso kasu arraroetan metroak), zenbait metroko luzera eta 10 metro inguruko sakonera. Barrunbe hauek, izotzak eta [[urtzaldi]]ak eragindako [[higakin]]ekin betetzen dira. [[Glaziar]]retan, ohikoa da, izotza bere [[plastikotasun]]a gainditzen duten trakzio indarren mende dagoenean eratzea.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}