Amin Maalouf: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: hr:Amin Maalouf
t Robot: Cosmetic changes
14. lerroa:
[[Amin Maalouf]] ([[Beirut]], [[1949]]ko [[otsailaren 25]]a), [[frantses]]ez idazten duen idazle [[libano]]arra da.
 
== Biografia ==
Bere familia Libanoko mendialdeko Ain-Abou herrikoa zen. Amaren familia katolikoa eta frankofonoa zen. Aitak, jatorriz komunitate [[melkita]]koa bazen ere, heziketa [[protestante]] eta ingelesa izan zuen . Amaren nahikariz, Aminek [[Jesusen Konpainia]]ren ikastetxe frantsesean ikasi zuen. Ondoren [[Beirut]]eko Unibertsitate frantsesean [[soziologia]] ikasketak egin zituen.
 
''An-Nahar'' egunkarian lan egin zuen. Nazioarteko atalaren arduraduna zela, 60 estatu baino gehiagotan ibili zen, tartean [[Etiopia]], [[Somalia]], [[Bangladesh]] eta [[Vietnam]]en . Azken honetan [[Saigon]]eko batailaren lekuko izan zen. 1976an [[Libanoko historia|Libanoko gerra]] hasi zelarik, [[Paris]]era erbesteratu zen eta oraindik han bizi da. ''Jeune Afrique'' astekariko erredaktore-burua izana da. ''Les croisades vues par les Arabes'' liburuaren arrakastari esker, [[1985]]etik idazteari ekin zion buru-belarri.
 
Maaloufen obran bere bizipenak nabarmentzen dira: bere arbasoen jatorri anitza, hizkuntza eta erlijio ezberdinekin izan duen harremana, komunitateen arteko gatazkak eta erbestealdia. Les Identités meurtrières (Nortasun hiltzaileak) liburuan, etnia, hizkuntza edo erlijio baten izenean, gizakiak elkar hiltzera eramaten dituen eromena salatzen du.
 
== Lanak ==
=== Eleberriak ===
* ''Léon l'Africain'' ([[1986]])
* ''Samarcande'' ([[1988]]). (Maisons de la Presse Saria)
30. lerroa:
* ''Les Échelles du Levant'' ([[1996]])
* ''Le Périple de Baldassare'' ([[2000]]). (2000ko Jacques Audiberti-ville d’Antibes Saria).
=== Saiakera liburuak ===
* ''Les croisades vues par les Arabes'' ([[1983]])
* ''Les Identités meurtrières'' ([[1998]])
* ''Origines'' ([[2004]])
* ''Le Dérèglement du monde'' ([[2009]])
=== Opera libretoak ===
* ''L'Amour de loin'' ([[2000]])
* ''Adriana Mater'' ([[2006]])
 
== Ikus, gainera ==
* [[Frantsesezko literatura]]
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.aminmaalouf.org/ Amin Maaloufen webgunea]
 
[[Kategoria:1949ko jaiotzak]]