Alessandro Baricco: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: sh:Alessandro Baricco
t Robot: Cosmetic changes
3. lerroa:
== Biografia ==
 
[[Gianni Vattimo]] filosofoarekin [[filosofia]] ikasketak bukatu ondoren, kritika musikaleko hainbat saiakera argitaratu zituen (musika klasikoaganako zaletasuna gurasoengandik jaso du eta alor honetan duen jakintza bere azterlan pertsonalaren emaitza da): ''Il genio in fuga'' ([[1988]]), [[Gioachino Rossini|Rossiniri]] buruz, eta ''L'anima di Hegel e le mucche del Wisconsin'' ([[1992]]), musikaren eta modernotasunaren arteko harremanari buruz.<br />
Kritika musikaleko kolaborazioak egiten ditu ''[[La Repubblica|Repubblica]]'' egunkariarentzat, eta, kulturari buruzko orrietan, ''[[La Stampa|Stampa]]'' egunkariarentzat.<br />
 
Bariccok [[telebista]]n ere lan egin du: 1993an, [[Raitre]] telebista katean, poesiari buruzko ''L'amore è un dardo'' programa aurkezten; eta [[1994]]an, ''Pickwick, del leggere e dello scrivere'' izena zuen literatura-saioaren sortzaile eta aurkezlea izan zen, [[Giovanna Zucconi]] kazetaria laguntzaile zuela. [[1998]]an, [[Gabriele Vacis]] antzerki-zuzendariarekin batera, irakurzaletasuna bultzatzeko helburua zeukan [[Totem]] ikuskizuna aurrera eraman zuen; ikuskizun horrekin, geroago, Italiako hainbat tokitatik bira egin zuten ([[Raidue]] kateak grabatu eta telebistatik emandako ikuskizunarekin [[Rizzoli]] argitaletxeak bi bideokasete kaleratu zituen, eta [[Fandango]] argitaletxeak liburu bat).