Adierazle (ekonomia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[Ekonomia]]n, '''adierazlea''' ekonomiari buruzko [[estatistika]]-datuen laburbilduma bat da, ekonomiaren alderdi jakin bati buruz informazio zehatza azaldu eta, oro har, ekonomia orokorraren egoera eta bilakaerari buruz argibideak ematen dituena. Ekonomia-adierazleak dira, esaterako, [[Barne Produktu Gordina]], [[Kontsumorako Prezioen Indizea]], [[langabezi-tasa]] eta [[Industria Produkzioaren Indize]]a.
 
== Adierazleak eta ziklo ekonomikoa ==
 
Adierazle ekonomikoak ekonomiaren bilakaera, ziklo ekonomikoa alegia, aztertzeko erabil daitezke. Horrela, adierazle hauek bereizten dira:
 
* adierazle aurrerakorrak, ziklo ekonomikoa aurreratu edo ekonomian gertatuko denaren berri ematen dutenak;
* adierazle atzerakorrak, ekonomian izandako bilakaeraren neurria ematen dutenak;
* adierazle baterakorrak, unean uneko ekonomian gertatzen dena azaltzen dutenak.
 
== Adierazleak eta ekonomia orokorra ==
 
Ekonomia osoaren bilakaerarekin nola lotzen diren aztertuz ere bereiz daitezke adierazle ekonomikoak:
 
* adierazle proziklikoak, ekonomiaren bilakaeraren norabide berean mugitzen direnak;
* adierazle kontraziklikoak, ekonomiaren bilakaeraren aurkako norabideak aldatzen direnak (adibidez, langabezi tasa: langabezi tasa zenbat eta handiagoa, ekonomia beheraka ari da);
* adierazle aziklikoak, ekonomiaren bilakaera orokorrarekin lotura esturik ez dutenak.
 
[[Kategoria:Ekonomia]]