Urrezko zenbakia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
t wikitu txant.
No edit summary
1. lerroa:
{{wikitu}}
 
Urrezko zenbakia matematikan aurkitu dezakegun zenbakirik ezagunetariko bat da, ezagunena ez bada. Urrezko proportzioa, zerutar zenbakia, jainkozko proportzioa eta beste hainbat izenen bidez ere ezagutzen da eta irrazionala denez (ezinezkoa da zenbaki guztiak ezagutzea eta askotan lehenengoak jakitearekin nahikoa da bere propietateez baliatzeko) gero honako balio du:
Zenbaki hau φ (fi) hizki grekoak adierazten du eta esparru askotan ikusi genezake, esaterako eta batzuk aipatzearren, anatomia, arkitektura, landareen munduan, El Código da Vinci bezalako zenbait eleberrietan,...
 
Izen hori matematikari alemaniar batek (Martin Ohm) jarri zion Fidias artistaren omenez, bere obra guztiak ezerk baino hobeto adierazten zutelako proportzio hori.
Urrezko proportzioa, halaber, bi zenbaki elkarren artean zatitzean φ zenbakia ateratzen denean da, hau da, 1´618.
Bitxikeria bezala esan hiru zenbaki irrazional famatuetatik (Pi, e eta Fi), azken hau da bakarra ekuazio batetik ateratzen dena.
 
Urrezko zenbakiaren jatorria zaharra da. Ezin da jakin noiztik ezagutzen duen gizakiak (apika, harean pentagrama, makila altxatu gabe, irudika zezakeela kontura zenez geroztik). Egiptiarrek jada ezagutzen zuten, baina Euklides izan zen definitu zuena:
“Zuzenki bat buruen eta erdikariaren arteko proportzioan zatiturik dago zuzenki eta zati handienaren arteko proportzioa berori eta txikienaren artekoa bera denean”.