Cellorigoko gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Gudua infotaula | izena = Cellorigoko gudua | guda = | irudia = 200px | irudiaren_deskripzioa = Tontorraren ikuspegia, non [[Cellorig...
 
20. lerroa:
 
== Lehendabiziko gudua ==
[[882]]an [[Banu Qasi]]tarren [[Mohamed ibn Lope]], [[Lope ibn Musa]] aita bezala betidanik kristauekin harreman ezin hobeak zituena, [[Al Mundir Kordobakoa]] emirrarekin bat egin zuen. Honek [[Zaragoza]] hartzeko espedizioa prestatu zuen [[Ebro]] haranean. Bidean [[Errioxa]] konkistatu zuten [[Zaragoza]]ko [[wali]] [[Ismail ibn Musa]] eta [[Tutera]]ko [[wali]] Fortun ibn Musa ([[Mohamed ibn Lope]]ren osabak zirenak) jabeak zituela. [[Cellorigo]] heltzean gaztelua hartu nahi zuten, gertuko [[Obarenes mendiak]] zeharkatzeko pasabideetako bat defendatzen zuelako. Gaztelua [[Bela Ximenez]] [[Araba]]ko kondeak defendeitua izan zen. Guduan armada biek erori asko bazituzten ere, musulmanek ez zuten gaztelua hartu. Hori zela eta Al-Mundirrek amore eman eta [[Pancorbo]]rantz jo zuen, beste pasabide baten bila. Bertan beste gudua izan eta berriro erori asko izan ondoren, amore egin behar izan zuen.
 
Bi porrota izan ondoren, [[Alfontso III.a Asturiaskoa]]k [[Diego Porcelos]] eta Belari [[Mohamed ibn Lope]] jazartzea eskatu zien. [[Banu Qasi]]renak gorriak ikusi ondoren, Alfontsori bake-akordioa eskatu zion, hala ere, ez zuen lortu.