Zabalgune: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ca:Eixample (urbanisme)
60. lerroa:
[[Fitxategi:Ensanche bilbao.jpg|thumb|225px|left|Bilboko zabalguneko plana, [[1876]]koa. [[Severino Atxukarro]], [[Pablo Altzola]] eta [[Ernesto Hoffmeyer]]rek diseinatua.]]
 
*[[Bilbo]]: [[Abando (barrutia)|Abandoko]] baratzak betetzeko plan ezberdinen porroten ondoren, kasu [[Amadeo Lazaro]]k [[1862]]an proposatutakoa (Cerdák proposatutako etxe-irla zatitu eta irekiak aurreikusten zituena), [[1876]]an [[Severino Atxukarro]], [[Pablo Altzola]] eta [[Ernesto Hoffmeyer]] [[arkitekto]] eta [[ingeniari]]ek idatzitako Bilboko Zabalgunearen Plana onetsi zen. Plan horrek [[Ildefons Cerda]]ren zabalgunearen arrazionaltasuna eta [[arkitektura barroko]]aren klasikotasunaren diagonalak eta plaza zentralak (Moiua plaza) uztartu zituen. Bilboko zabalgunearen hedadura 158,5 [[hektarea]]koa da.
 
*[[Gasteiz]]: [[Araba]]ko hiriburuaren [[Zabalgunea (Gasteiz)|zabalgunea]] [[1865]]ean garatu zen [[Francisco Paula]]ren gidaritzapean eta, beste batzuk ez bezala, ez zen oinplano berriko plan proiektatu baten emaitza izan. Esan daiteke jadanik baziren bideetara moldatutako zabalgune posibilista izan zela, hiriaren hazkundea hegoaldera ahalbidetu zuena, birpartzelazio bortitzegiak eragin gabe. [[Justo Antonio Olagibel|Olagibelen]] hiri-proiektu txiki eta ertainen emaitza onaren ondorioa zatekeen hirian plan zuzentzaile handinahirik aurrera eraman ez izana. Gasteizko hegoaldeko zabalgunearen hedadura 38,4 hektareakoa da. Aipatu beharra dago, bestalde, Julian eta Miguel Apraiz arkitektoen [[1944]]ko Zabalgune Aurreproiektua eta [[1947]]ko Zabalgune Proiektua, gaur egungo Gasteizko oinarrizko egitura ezarri baitzuten, batez ere ingurabidea eta industrialdeen antolaketarekin.