Eskaintza eta eskaria: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: new:आपूर्ति व माग |
No edit summary |
||
1. lerroa:
[[File:Supply-and-demand.svg|thumb|right|250px|Urdinez, [[eskaintza]] kurba eta gorriz [[eskaria]] kurba agertzen da. [[Salneurri]] jakinetarako eskaera handitzen bada(D1-etik D2-ra aldatuz), orekazko salneurri eta saldu eta erositako kopurua igo egiten dira.]]
[[Ekonomia]]n, '''eskaintza eta eskaria''' [[eredu ekonomiko]] bat da, [[konkurrentzia perfekto]]ko [[merkatu]] batean prezio edo salneurri ezberdinetarako ondasun baten [[eskaintza]] eta [[eskaria]]
==Eskaintza==
[[Eskaintza-kurba]]k (S) [[ondasun]] baten ekoizpen jakin baterako (Q), ekoizleek eskatzen duten prezioa (P) irudikatzen du (''x'' ardatzean, kopurua, ''y'' ardatzean prezioa). Zehatzago, ekoizpena zenbat eta handiagoa den, orduan eta prezio altuagoa beharko da. Arrazoia [[David Ricardo]] ekonomialariak plateaturiko [[errendimendu beharakorren lege]]an datza: zenbat eta gehiago ekoiztu, errendimenduak gero eta txikiagoak dira eta beraz, prezio altuagoa ezarri beharko da ekoizpena errentagarria izan dadin.
==Eskaria==
Kontsumitzaile bakoitzaren kasuan, gero eta [[utilitate]] txikiagoa ematen dion ondasunaren beste unitate gehigarri bat kontsumituko du, baldin eta bere prezioa txikiagoa bada, eskarian edo ondasuna erosteko desiran utilitate marjinala eta prezioa berdindu egiten baitira. Horrela, ondasun baterako kontsumitzaile guztietarako eskaria-funtzio beherakorrak batuz, ondasunaren D! [[eskaria-kurba]] lortuko da (''x'' ardatzean Q kopurua, ''y'' ardatzean P prezioa), beherakorra baita ere: zenbat eta gehiago kontsumituko da, azken unitatearen prezioa orduan eta txikiagoa bada.
==Merkatu-oreka==
Eskaintza eta eskaria-kurbak (S eta D1) ebakitzen diren puntuan, oreka bat suertatzen da: P1 prezioan kontsumitzaileak erosteko prest dauden kopurua (Q1) eta prezio horretan ekoizleek ekoiztuko duten kopurua (Q1) berdindu egiren dira. Ondasun horretatik Q1 unitate ekoiztu eta salduko dira, P1 prezioan. Prezio altuagoan, kontsumitzaileak ez daude prest gehiago erosteko; eta prezio bajuagoan, ekoizleak dira gehiago ekoiztu behar ez dutenak.
==Oreka-aldaketak==
===Eskaria-gehikuntzak===
Ondasun baten desira handitzen bada, kontsumitzaileak ondasunaren unitate gehigarri bakoitza ordaintzeko prest dauden prezioa handiagoa izango da, eskaria-kurba gora mugiaraziz (D1→D2>). Horrela, prezioa igo egingo da eta ekoizleek gehiago ekoiztuko dute, kontsumitzaileek gehiago nahi dutelako.
[[Kategoria:Ekonomia]]
|