Anakleto Ortueta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago)
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Anakleto Ortueta Azkuenaga''' ([[Olabeaga]], gaur egungo [[Bilbo]]n, [[1877]]ko [[abenduaren 26]]a - [[1959]]ko [[azaroaren 7]]a) euskal politikari, historiazalehistoriagile eta kazetaria izan zen.
 
== Familia ==
5. lerroa:
Anakletoren familiak bere jatorrizko baserriaren izena berreskuratu zuen, eta abizen bihurtu zuen Anakleto jaio baino bi belaunaldi lehenago. Izatez, Anakletoren abizena Maortua izango litzateke. Izen hau erabili zuen bere idazlan asko izenpetzeko.
 
Anakletoren aita itsasontzien konpontzaile izatetik [[Bizkaiko Foru Aldundi]]ko kontratista izatera pasa zen. Besteak beste gaur egungo Aldundiaren egoitza (Bilbon) eraikitzen parte hartu zuen. Anakletoren familia, beraz, ekonomikoki maila onean zegoen eta, horregatik, Atxuriko Arte eta Ofizioen eskolan mehatzaritzameatzaritza ikasketak egin ahal izan zituen.
 
[[XIX. mendea]]ren amaieran Eulalia Arana y Vallerekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituen. Eulaliaren aita [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJren]] sortzaile [[Sabino Arana]]ren lehengusua zen.
13. lerroa:
[[1904]]rako [[EGI]]k [[Bilbo]]n zuen Zuzendaritza Batzordean parte hartzen zuen. [[1908]]an [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJren]] Lurralde Kontseiluko kide izan zen. [[1918]]ko hauteskundeetan [[Gernika]]ko barrutian aukeratu zuten EAJko diputatu.
 
[[1922]]an EAJren zatiketa gertatu zenean (Aberri edo PNV eta Comunion Nacionalista Vasca sortu zirenean) Ortueta neutral agertu zen. [[Miguel Primo de Rivera|Primo de Rivera]]ren diktadura garaian ''Euzkadi'' egunkariko akzioak zirela eta Comunioneko kide batzuekin gatazka gogorrak izan zituen.
 
Ortuetak, nahiz eta gizon katolikoa izan erabat, ez zuen ontzat hartzen EAJren ikurritza (''Jaungoikoa eta Lagi Zarra''). Horren ordez goiburu akonfesional bat jartzea proposatzen zuen. Iritzi berekoak ziren [[Luis Urrengoetxea]], [[Julian Arrien]], [[Jose Ignacio Arana]] eta [[Jose Domingo Arana]], besteak beste.
21. lerroa:
[[Azaroaren 30]]ean [[San Andresko Manifestua]] kaleratu zuten, [[Eusko Abertzale Ekintza]]-Accion Nacionalista Vasca alderdia sortuz. Ortueta manifestu horren sinatzaile eta babesle sutsua izan zen, tradizionalismo kristaua atzean utzi eta jarrera ireki eta aurrerakoiagoak izango zituen alderdi baten beharrizana ikusten baitzuen. Ortuetaren etxean josi zuten EAE-ANVren lehen bandera.
 
Hala ere, 1932rako alderdia utzi zuen, sortzaile askorekin batera, EAEk hartu zuen joera ezkertiarregia iruditzen zitzaiolako. Ordundik aurrera ez zen inongo alderditako kide izan. [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Gerra Zibil]]an [[Eusko Jaurlaritza]]k [[Eusko Gudaroste]]aren baitan buruzagi postu bat eman zion.
 
== Historia lanak ==
 
[[Arturo Kanpion]] eta beste idazle batzuen eraginez, euskaldunen batasun politikoa historian zehar [[Nafarroa]]n gauzatu zela jakin zuen, batez ere [[SantxoAntso III.a Nagusia]]ren erregetza garaian. Zentzu horretan, nazionalismo ofizialak [[Bizkaia]] ardatz hartzean historiaren zentzuari uko egiten ziola iruditzen zitzaion, eta gogor saiatu zen oker horiek zuzentzen.
 
Historiako ikasketa berezirik eduki ez arren, bere kabuz jardun zuen euskal artxiboak arakatzen eta lan ildo historizista hori zabaltzen. Berak idatzitako hiru liburuk dute gai hori: ''Nabarra y la unidad política vasca'' ([[Bartzelona]], 1931); ''Vasconia y el imperio de Toledo''(Bartzelona, 1935); ''Sancho el Mayor, rey de los vascos'' ([[Buenos Aires]], 1963).
 
== Bibliografia ==
* ORTUETA AZKUENAGA, Anakleto: ''"Nabarra: Estado político de Vasconia"''. [[Pamiela]] argitaletxea, [[Iruñea]], [[2002]]. (Gaizka Arangurenek Ortuetaren lanetatik ateratako esaldi eta testuekin idazle honen ikuspegia azaltzen du).
 
[[Kategoria:Eusko Abertzale Ekintza|*]]