Elastikotasun (ekonomia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Ekonomian, '''elastikotasunak''' aldagai baten aldaketa neurtzen du, aldagai horrekin lotuta dagoen beste aldagai batean izandako aldaketei buruz. Adibidez, goxokien salneur...
(Ez dago alderik)

16:22, 10 azaroa 2009ko berrikusketa

Ekonomian, elastikotasunak aldagai baten aldaketa neurtzen du, aldagai horrekin lotuta dagoen beste aldagai batean izandako aldaketei buruz. Adibidez, goxokien salneurria %10 merkatuz gero, kontsumitzaileek euren kontsumoa %20 gehitzen badute, kontsumo-salneurri elastikotasuna %20/%10=2 da.

Elastikotasuna hainbat ekonomia-aldagairen arteko erlazioak aztertzeko erabiltzen da:

  • eskaera-salneurri elastikotasunak ondasun edo zerbitzu baten eskaeran izandako aldaketak neurtzen du, ondasun edo zerbitzu horren salneurrian izandako aldaketari buruz;
  • kontsumo-sarrera elastikotasuna, familien kontsumo mailan izandako aldaketak neurtzen du, euren diru sarreretan izandako aldaketa bati jarraiki.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.