Inperio Karolingioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (-{{erreferentzia zerrenda}} +<references/>); cosmetic changes
25. lerroa:
== Inperioa ==
[[Fitxategi:Traité de Verdun 843.png|thumb|right|350px|Verdungo Hitzarmenaren banaketa.]]
Menpeko lurraldeak gobernatzeko egitura ona izan arren, karolingiarren inperioak ahuldade bat bazeukan: gerlarik egon ezean, [[Estatu]]ak ezin zuen adina aberastasun eskuratu [[basailu]]ei beharrezko ordainketak egiteko. [[Karlos HandiarenHandia]]ren erregealdian, hortaz, borrokak etengabeak izan ziren, baita nobleen zein apezpikuen gaineko ikuskapena ere.
 
Baina [[Ludovico Pio]] semeak lurren jabetza eman behar izan zuen, ez errentan lehen egiten zen bezala, basailuaren heriotzaren ondoren erregeak utzitako lur horiek berreskura zitzan.<ref>Michel Balard, Jean-Philippe Genet et Michel Rouche, Le Moyen Âge en Occident, p. 66</ref> Honela, nobleek seme-alabei uzten zizkieten erregeengandik lortutako [[feudalismo|feudoak]], erregeen oniritzia beharrik gabe, eta inperioaren zatiketa aregotuz. [[Ludovico PiorenPio]]ren semeek elkarren aurka borroka egin zutenean, basailuen gaineko nagusitasunari eutsi ahal izateko, gero eta independentzia handiagoa eman behar izan zieten.
 
Inperioaren zatiketa ofiziala [[Verdungo Hitzarmena]]rekin etorri zen. Bake itun horretan, [[Carolus Handia|Karlos Handiaren]] hiru bilobak frankoen inperioa haien artean banatu zuten: [[Karlos Burusoila]]k mendebaldea hartu zuen, [[LoisLuis Germaniarra]]k ekialdea, eta [[LotarLotario I.a]]k erdialdea (hiriburua eta frankoen jatorrizko lurrak barne), [[Italia]] eta enperadore titulua. Baina titulu horrek lehen zeukan boterea galdu zuen berehala. Aitzitik, erresuma ahulena suertatu zen LotharLotario enperadorearena, eta, honek gatazka gehiago eragin zituen, beraz.
 
Erresuma horien ahuldadeak areagotu ziren tokian tokiko noblezia indartu ahala. Izan ere, basailuen fideltasuna mantentzen lortzea gero eta zailago bilakatu zen, lur berriak konkistatu ezinik. Gauzak honela, enperadorearen titulua desagertu egin zen [[924]]an. Edonola ere, 38 urte igaro ondoren, frankoen ekialdeko lurraldeetan enperadore titulua berreskuratu zuen [[Oton I.a]]k [[962]]an, [[1806]]ra arte iraungo zuen [[Erromatar Germaniar Inperio Saindua]] sortzeko.