Juliano Medici: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|right|Juliano Mediciren erretratua '''Juliano Medici''' (italieraz '''Giuliano de' Medici''', Florentzia, 1453-1478ko [[api...
 
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
[[1478]]an Medicitarren familia etsaia zen Pazzitarrek abiatutako [[Pazzitarren konspirazioa]]ren barnean sartua ikusi zen, Pazzitarrek [[Sixto IV.a]] aita santuaren babesa zutelarik, [[Florentzia]] [[Toskana]]n zehar hedatzearen aurka zegoena. [[Apirilak 26]]ko goizean, konjuratutakoen talde batek [[Santa Maria dei Fiori]] [[katedral]]etik irtetean eraso zituen bi anaiak: Lorentzo Medici zauritua izan zen, Juliano [[Francesco Pazzi]] eta Bernardo Bandiniren esku hila izan zelarik. 19 aldiz sastakatua izan zen eta unean bertan hil zela esaten da.
 
[[Simonetta Vespucci]]ren maitalea izan zen, bera baino lehenago hil zena, 23 urterekin. Fioretta delako batekin, beharbada Antonio Goriniren alaba zena, ondoren bere iloba [[Leon X.a]] aita santuak [[1513]]an legitimo bezala deklaratu zuen seme bat izan zuen, ''legez kanpoko ezkontza"'' bat argudiatuz, Julio Medici kardinala, beranduago [[Klemente VII.a]] aita santua izango zena.
 
Bere anaia Lorentzorekin batera [[Florentzia]]ko [[San Lorenzo basilika (Florentzia)|San Lorenzo basilika]]ko [[Medicitar kapera]]n lurperatua dago. Bere hilobia [[Michelangelo]]ren ''Birjina haurrarekin'' izeneko eskulturarekin apaindua dago.