Varron: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
osatzen
6. lerroa:
==Bizitza==
 
Varron ''[[ordo equester]]'' gizarte klasearen pribilejioa zuen familia baten barruan jaio zen seguru asko. [[Lucius Accius]] idazle eta maisuaren ikasle izan zen. Geroago, 20 bat urte zituela, [[Lucius Aelius Stilo]] filologoaren ikasle aritu zen. K. a. 84-82 urteetan Atenasera joan zen bere ikasketak sakontzera. Bertan filosofia joera ezberdinak (platonismoa, pitagorismoa, ...) ezagutzeko aukera izan zuen eta horrela pentsaera eklektikoa osatu zuela baieztatu da. Hala ere, [[estoizismo]]ak berarengan eragin berezia izan zuela aipatzen da, [[Lucius Aelius Stilo]] bere maisuari esker batez ere.
 
Bere karrera politikoa [[K. a. 59]]. urtean amaitutzat jo zuen ''vigintivir'' kargua betetzen ari zela. Hori baino lehenago, ''legatus'', [[Ponpeio]]ren idazkari politikoa (eta berarekin joan zen [[Hispania]]ko kanpainara), [[tribuno]] eta [[pretore]] izan zen. Bere erretreta garairako liburu anitz zituen idatziak, hala nola ''[[Saturae menippeae]]'' satira guztiak eta ''[[De antiquitate litterarum]]'', beste zenbait idazlan politiko, geografiko eta literarioekin batera.
 
[[Kategoria:Latinezko idazleak]]