Apuleio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Luzio Apuleio izenburua Apuleio(r)en truke aldatu da: praenomena ustezkoa da, ez da ezaguna
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
6. lerroa:
 
Apuleioren bizitzari buruzkoak berak idatziriko ''Apologia'' defentsa-hitzaldian oinarritzen dira. [[Kartago]]n 160-170 urteetan berak emandako hitzaldiek bere bizitzako datuak ematen dituzte. [[Getulia]] eta [[Numidia]] artean kokaturiko [[Madaura]] hirian jaio zen. Bere ''praenomen'' ezezaguna da. Hiriko buru baten semea zela, ordea, jakina da. [[Kartago]]n gramatika, retorika eta filosofia ikasi zituen. [[Atenas]] hirian bere filosofia ikasketak sakondu zituen. Ondoren, [[Erroma]] ere bizi izan zen. Azkenik, [[Afrika]]ra itzuli zen 30 bat urte zituela. Hasiera batean, [[Alexandria]]ra joateko asmoa zuen, baina bidean egungo [[Tripoli]] hiritik gertu dagoen Oea hirian gelditu eta Sicinius Pontianus izeneko lagunarekin topo egin zuen. Honek Aemilia Pudentilla bere ama alargunarekin ezkontzeko proposamena egin zion. Apuleio Pudentillarekin ezkondu, baina bere emaztea laster hil zen. Orduan, Pudentillaren sendia Apulioren aurka jarri eta salaketa jarri zioten, herentzia lortzeagatik sorginkeriak baliatu zituela argudiatuz. Salaketa honen aurka ''[[Apologia (Apuleio)|Apologia]]'' izeneko defentsa-lana idatzi zuen.
 
==Lanak==
 
Oso idazle sutsua izan zen, baina liburu asko galdu dira. Hots, bere tratadu teknikoak; botanikaz, medizinaz, astronomiaz, paremiologiaz eta abar... Zenbait obra filosofikoak ideia platonikoekin eta paripatetikekin badauzka: ''Deo Socratis'' liburuan Sokrates gidatzen zuen genioaz idazten du; ''De Platone et eius dogmate''-n Platonen dotrinak azaltzen ditu; eta ''De mundo''-n Aristotelesi itzultzen dio.