Bilbao Bizkaia Kutxa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
22. lerroa:
'''Bilbao Bizkaia Kutxa, Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea''' ('''BBK'''), [[Bilbo]]ko eta [[Bizkaia|Bizkaiko]] Aurrezki Kutxek [[1990]]ean bat egin ondoren sortutako kutxa, hain zuzen ere.
[[Fitxategi:BBK Plaza Biribila.jpg|right|thumb|BBKren bulegoetako bat, Bilboko Plaza Biribilean]]
 
== Historia ==
Bilbao Bizkaia Kutxa [[1990]]eko [[otsailaren 16]]an sortu zen, [[Bizkaia|Bizkaiko]] aurrezki kutxak ([[1921]]ean sortua), eta [[Bilbo]]ko aurrezki kutxak ([[1907]]an sortua) bat egin ondoren. Urte batzuk beranduago, [[2000ko hamarkada]]ren hasieran, logoa aldatu eta gaur egungo itxura hartu zuen.
 
[[2008]]ko urrian, [[BBK]] eta [[Kutxa]]ko arduradunek, bi erakundeak batzeko erabakia onartu zuten, [[PSOE]]k [[Araba]]ko [[Vital Kutxa]]rekin ere bat egiteko jartzen zituen trabak ikusita. [[BBK]]ko administrazio kontseiluak batzea onartu bazuen ere, [[Kutxa]]ko kontseiluko 100 konpromisarietatik 63k baino ez zuten baiezko botoa eman, fusioa onartzeko kontseilarien bi heren behar zirelarik. Bat-egitea beraz, bertan behera geratu zen.
 
[[2009]]an [[Espainiako Bankua]]k eskuhartutako [[Caja Castilla-La Mancha]] erosteko hautagaietako bat zela esan zuten komunikabide batzuk, nahiz eta aurrezki kutxako zuzendariak, [[Mario Fernandez]]ek hori ezeztatu.
 
== Bulegoak ==