Estoizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
37. lerroa:
Gizakiaren askatasunaren gaiari buruz, errealitateari egozten zaion determinismoa dela eta, gizakiaren [[erabakimen aske]]aren eza arbuiatu zaio estoizismoari. Estoikoek benetako askatasuna ''logos'' delakoaren araberako bizitzan datzala diote, norberaren baitan dauden gauzetan erabakiz eta gure baitan ez dauden gauzak onartuz. Horrela, natura onartuz bizi den jakintsua da egiazko askea eta ergela egiazko esklabo. <ref>{{es}} Jorge Gómez: ''op. cit.''. 443-450 orrialdeak.</ref>
 
Gizarte etikari dakogionez, [[ziniko]]engandik jasotako pentsaera dela medio, hasiera batean estoikoek indibidualismoa zorrotza defendatzen bazuten ere, denborarekin gizartearekiko jarrera ireki baten alde agertu ziren, ''gizakia berez komunitatean bizi den izakia'' dela dioen ideian oinarrituz. [[Krisipo]]k berak esan zuenez, ''jakintsuak politikan parte hartu behar du, ezer aurka ez badu''. <ref>{{es}} Carlos García Gual: ''op. cit.'', 6-9 orrialdeak.</ref>. Aldi berean, gizaki guztiak ''logos'' beraren seme alabak direnez, gizakia beste gizakiak maitatu behar ditu eta bere aberria mundu osoa da <ref>Ezjakinen aurrean ordea, estoikoek jarrera irmo eta itxia eduki behar dela diote. Epikurearrek berrz, ezjakinak ulertu eta barkatzeko jarrera zabalagoa dute.</ref>. Estoikoa beraz kosmopolita da eta guztientzat estatu eta lege bakarra defendatzen ditu.<ref>{{es}} Wilhelm Cappelle: ''op. cit.'', 440-441 orrialdeak.</ref>
 
==Iturri historikoak==