Aro Garaikidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
84. lerroa:
{{sakontzeko|Alemaniaren bateratzea}}
====Italiaren bateratzea====
{{sakontzeko|Italiaren bateratzea}}
[[Napoleon]]ek [[Italiako Errepublika]] eta geroago [[Italiako Erresuma|Erresuma]] ezarri ondoren, [[italiar nazionalismo]]a suspertu zuen eskualde horietakoen artean. [[Vienako Batzar]]rean, ordea, aurreko estatuen sarea berrezarri zen, [[Austria]]ren eraginpean. Baina batasunaren ideia hedatu zen herritarren eta artisten artean emeki emeki, [[Metternich]] austriarrak [[Italia]] geografiari dagokion esapidea baino ez dela adierazi bazuen ere.
 
Batasunaren aldeko lehendabiziko matxinadak ''[[Carbonari]]'' izeneko erakunde sekretuko kideek (ikazkinak) burutu zituzten, [[1820]]an eta [[1830]]ean. Herrien Udaberrian, [[1848]]an, [[1848ko iraultzak|matxinadak]] Italia osoan zehar piztu ziren, eta austriarrek su eta ke jardun behar izan zuten itzaltzeko. [[Garibaldi]] eta [[Mazzini]] abertzaleek, esate baterako, ihes egin behar izan zuten porrotaren ondoren.
 
[[Piemonteko Erresuma]] batasunaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen matxinadetan. Porrotaren gorabehera, ez zen etsi [[Cavour kondea]] ministroburua zela. [[1858]]an, [[Napoleon III.a]]rekin elkartu zen hitzarmen sekretu bat ([[Plombièresko Ituna]]) sinatzera. Horren bitartez, Austriaren aurkako gerran bat egiteko engaiamendua hartu zuen Napoleonek [[Niza]] eta [[Saboia]]ren truke, eta Piemontek Austriaren [[Lonbardia]] eta [[Venezia]] eskuratuko zituen. [[Magentoko gudua|Magento]] eta [[Solferinoko gudua|Solferinoren]] garaipenen ostean, aldiz, Napoleon III.ak Austriarekin egin zuen bakea bere kasa, Piemonteri Lonbardia besterik ez zitzaiola uzten. Horiek horrela, Piemontarrek erdialdeko [[Toskana]], [[Parma]] eta [[Modena]] bereganatu zituzten.
 
[[Bi Siziliako Erresuma]]ri dagokionez, Garibaldik antolatutako espedizio batek (''I Mille'') konkistatu zuen [[1860]]an, [[Piemonteko Vittor Emmanuel II.a]]ren izenean. [[1866]]ko [[Prusia]]ren kontrako gerran austriar porrotaz probestuta, Italiak Venezia eskuratu zuen, presio militarpean egindako erreferendum baten bidez.
 
[[Aita Santuen Lurraldeak]] geratzen ziren Piemonterekin bat egin gabe, Napoleon III.aren tropek babestuta. Baina [[1870]]eko [[Frantziar-Prusiar Gerra]]n, [[Frantzia]]ra itzuli ziren tropa horiek. [[Erroma]] babesik gabe zegoela ikusita, Vittor Emmanuel II.a negoziazioaren bidez saiatu zen hura bereganatzen, baina [[Pio IX.a Aita Santua|Pio IX.a]]k muzin egin zion proposamenari. Horren ondorioz, armada italiarrak hiria eta [[Lazio]] konkistatu zituen.
 
===Ideologiak===
====Liberalismoa====