Txomin Iturbe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren 12. araua
15. lerroa:
[[Txabi Etxebarrieta]]ren hilketaren ondoren mobilizazio ugari egin zen [[Euskal Herria]]n zehar. Horrek errepresioa ere ekarri zuen, eta [[1968]]ko uztailean atxilotu zuten lehenengoz. [[Arrasate]]n beste asko ere atxilotu zituzten, eta [[Unai Dorronsoro]] ETAko liberatua atxilotu zutenean alde egin zuen [[Iparralde]]ra, [[1968]]ko [[abenduaren 7a]]n, 25 urte egin zituen egunean hain zuzen.
 
Iparraldean hasiera batean [[Baiona]]n bizitzen jarri zen, beste iheslari batzurekinbatzuekin batera. Gerora [[Maite Ormaetxea]]rekin ezkondu eta [[Garruze]]ra aldatu ziren, [[Donapaleu]] ondora, [[Nafarroa Behera|Nafarroa Beherean]]. Bertan [[Eustakio Mendizabal]] ''[[Txikia]]'', [[Isidro Garalde]] ''Mamarru'' eta beste iheslari eta Iparraldeko batzuekin batera nekazaritzan jardun zuten, negutegietan.
 
=== Erakundearen buruzagi ===
28. lerroa:
 
=== Hiltzeko saioak ===
Espainiako zerbitzu sekretuetako morroiek behin eta berriro saiatu ziren Txomin hiltzen. [[1975]]eko urtarrilean Txomin bahitzen saiatu ziren ezezagun batzuk, baina ihes egin zien. Urte berean, abenduan, bonba bat jarri zioten erabiltzen zuen autoaren azpian, baina seme batek ikusi eta autotik urruntzerakoan bonbak lehertu eta semea zauritu zuen. [[1976]]an ametrailatu zuten, baina zauririk gabe irten zen. [[1979]]an besoan zauritu zuten beste batzurekinbatzuekin zihoan autoa tirokatu zutenean, [[Biarritz]]en. [[1980]]an [[Eugenio Etxebeste]] eta [[Jokin Gorostidi]]rekin autoan zihoala tirokatu eta bi bala jo zuten, bata zangoan eta bestea lokian.
 
[[1982]]an [[Frantzia]]ko poliziak atxilotu eta zortzi hilabete egin zituen [[Baiona]]ko espetxean.