San Esteban eliza (Oiartzun): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Automated text replacement (-{{reflist}} +<references/>); cosmetic changes
3. lerroa:
'''San Esteban eliza''' [[Oiartzun]]en dagoen parroki-[[eliza]] nagusia da, [[XVI. mende]]ko [[arkitektura gotiko|gotikoa]].
 
== Erretaula nagusia ==
 
[[Erretaula]] klasizista da, [[1629]]-[[1643]] bitartean egindakoa; geroago egindako elementuak ere baditu. Buruhormari egokitutako zortzi aldeko oinplanoa du. Hiru gorputz eta atiko handia dauka. Antolaketa honakoa du: hiru kale nagusi eta bi kalearte. Erretaulak erdiko eta alboetako kaleetan mukuluak ditu. Kalearteetan, berriz, marko [[laukizuzen]]a duten erliebeak ditu. Lehenengo gorputzean kaleen alboetan dauden [[joniar ordena|zutabeak joniarrak]] dira eta [[fuste]]a apainduta dute. Bigarren gorputzekoak [[korintiar ordena|korintiarrak]] dira, fustea sogeatua dute eta azpiko herenean apaindurak dituzte. Hirugarren gorputzeko zutabeak korintiarrak dira, ildaskatuak, azpiko herena lisoa dutela. Atikoan, eta lehenengo gorputzean altzariak estipe dekoratuak ditu. Erretaularen apaingarri, hainbat motatako [[frontoi]] ikus daiteke: lehenengo gorputzeko frontoiak [[triangelu]]arrak dira eta alboetakoak taulamenduen gainean daude. Enkasamenduen gainekoak frontoi ebakiak dira; bigarren gorputzeko erdiko partean kiribilduraz ebakitako frontoia dago. Gainontzeko frontoiak kurbatuak dira; hirugarren gorputzeko frontoiak triangeluarrak dira. Frisoak eta kaleen alboetan dauden [[pilastra]]k goitik behera apaindu dira. Erretaularen burua, izugarri apainduta dagoena, [[XVIII. mende]]koa da. Estilo [[barroko]]aren ezaugarriak bete-betean erakusten ditu erremate horrek. Estilo erromanistako sagrarioa du. Sagrarioa tenplete formakoa da eta gero eta behetuagoak diren hiru gorputzeko egitura du. Linterna eta errematea daramatza.
13. lerroa:
Barrokoko hainbat garaitako elementuak batzen dituelarik, oso kalitate handikoa da Oiartzungo erretaula hau. Arkitekturan ezaugarri klasizistak baditu ere, ari barrokoaren adierazgarri den apaindura aberatseko erretaula da. Atikoa geroagokoa da, barrokoko azken aldikoa.
 
== Erreferentziak ==
<references/>
{{reflist}}
{{Ondasun erreferentzia}}