Pleiade (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Automated text replacement (-bait da +baita)
2. lerroa:
[[Greziar mitologia]]n, '''Pleiadeak''' ([[greziera]]z Πλειας Pleias, "asko", Πλειάδες Pleiades, "Pleioneren alabak" edo Πελειαδες Peleiades, "[[uso]]en alabak"), [[Atlas (mitologia)|Atlas]] [[titan]]a eta [[Pleione]] itsas ninfaren zazpi alabak ziren, [[Zileno]] mendian jaioak. [[Kalipso]], [[Hiante]], [[Hiade]] eta [[Hesperide]]en ahizpak dira. Zazpi Hiadeekin batera, Atlantide, Dodonide edo [[Nisiade]]ak deituak ziren, [[Dioniso]] jainko umearen haurtzain eta irakasleak. Pleiadeak, Artemisa jainkosaren segizioko ninfak ziren, jainkosaren ehizarako zaletasun bera zuten, eta, jainkosa bezala, birjina mantentzen saiatzen ziren.
 
Nolabaiteko eztabaida dago "Pleiade" izenari buruz. Lehen, euren ama Pleioneren izenetik zetorrela onartzen zen. Baina litekeenagoa da πλεϊν hitzetik etortzea, "nabigatu" esan nahi duena, [[Pleiadeak (astronomia)|izen bereko izar multzoa]], gauez ikus bait daitekebaitaiteke [[Mediterraneo Itsasoa|Mediterraneo Itsaso]]tik udan, maiatza erdialdetik azaro hasierararte, antzinaroan, nabigazio denboraldiarekin bat zetorrena. Etimologia hau, antzinakoek onartu zuten, [[Vergilius]] horien artean ([[Georgikak]] i. 136-8).
 
Pleiadeek, berebiziko erakargarritasuna izan behar zuten, [[olinpiar jainko]] garrantzitsuenetako batzuk ([[Zeus]], [[Poseidon]] eta [[Ares (mitologia)|Ares]] barne), zeruko zazpi ahizpa horiekin harreman sexualak izan baitzituzten, horietatik, zenbait seme-alaba jaio zirelarik.
14. lerroa:
*[[Merope]], jainkoekin harremanik izan ez zuen Pleiade bakarra izan zen.
 
Pleiadeen [[izar multzo ireki]]an, zazpi izarretatik seik baino ez dute biziki dizdira egiten. Zazpigarrenak, Meropek, oso ahul dizdira egiten du, betierekotasun osorako, hilkor batekin harremanak izanaz lotsatuta bait dagobaitago. Mitoren batzuk, dizdira egiten ez duen izarra, Elektra dela diote, Dardanoren heriotzagatik dolu seinale bezala, beste bertsio gutxi batzuk, dizdira egiten ez duen izar hori, Esterope dela dioten bitartean.
 
Atlas, bere gainean, mundua eraman behar izateaz behartua izan ondoren, [[Orion (mitologia)|Orion]]ek, bost urtez jazarri zituen Pleiadeak, eta, azkenean, Zeusek, lehenik uso eta, ondoren, izar bihurtu zituen, euren aita kontsolatzeko. Esaten denez, [[Orion konstelazioa]], oraindik ere, gaueko zeruan Pleiaden atzetik ari da. Istorioaren beste bertsio batzuen arabera, zazpi ahizpek euren buruaz beste egin zuten, euren aitari gertatu zitzaionagatik oso triste baitzeuden, edo baita euren ahizpa Hiadeen galeragatik. Honen ondoren, Zeusek, zerura igoz, hilezkortu egingo zituen.