Karbono-14 bidezko datazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Karbono-14 bidezko datazioa''' isotopo horren erradiazio naturalaren neurketaz baliatzen den datatzeko modu bat da, oso ohikoa duela 60.000 arteko karbonozko material...
 
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
Erradikarbonoaren bidezko datazio teknika hau [[Willard Libby]]k garatu zuen [[1949]]an [[Chicago]]ko unibertsitatean. Hori zela eta [[1960]]an [[kimikaren Nobel saria]] jaso zuen.
 
==Kalibrazioa==
Karbono-14ren bidez lortzen diren datak ezin dira zuzenean, landu gabe, egutegiko datatzat hartu, karbono-14ren maila atmosferan ez baita erabat konstante izan historian zehar. Maila honen gainean [[izpi kosmiko]]en indarrak du eragina, eta, azken hauen gainean, bere aldetik, [[Lurra]]ko [[magnetosfera]]k du eragina. Gainera, lurrean badaude karbonoren erreserba batzuk ([[ozeano]]etan edo [[harri sedimentario]]etan esaterako) elkarren artean karbonoa igortzen dutenak. Lurreko klimetako aldaketek alda ditzakete mugimendu horiek, eta, beraz, atmosferan dagoena ere.
 
Prozesu naturalengatik gertatu ziren aldaketa hauez gain, gizakien jarduerak ere eragina izan du karbonoaren mailaren gainean. [[Industria Iraultza]] hasi zenetik, karbono-14ren proportzioa jaitsi da CO2 erruz isuri baita atmosferara, erragai fosilen errekuntza dela medio. Nolanahi ere, atmosferako karbono-14ren maila ia bikoiztu zen [[1950eko hamarkada|1950eko]] eta [[1960ko hamarkada|1960ko hamarkadetan]], denbora laburrez, [[bonba atomiko]]ekin egiten ziren probengatik.
 
Horiek horrela, metodo honek mugak ditu Industria Iraultza baino gazteagoak diren materialak neurtzerakoan.
 
[[Kategoria:Kimika]]