Interferoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Interferoia''' [[ornodun]]en [[immunitate-sistema]]ren zelulek (gehienbat) ekoizten duten [[proteina]] da, [[birus]]en aurka jarduten duena. Birus bera da interferoiaren ekoizpena eragiten duena. Alderdi honetan parekotasuna du [[antigorputz]]ekin. Baina interferoia, antigorputzen aldean, ez da espezifikoa: bere sintesia eragin duen birusaren aurka ez ezik, edozein birusen aurka eraginkorra da (antigorputzek bere sintesia eragin duten [[antigeno]] birikoei besterik ez diete erasotzen).
 
[[XX. mendearenmende]]aren hasieran ikerlari batzuek antzeman zuten birus baten infekzioak beste birus baten bigarren infekzio bat ekiditen zuela. Birusen arteko ''interferentzia'' bat zegoela, alegia. Ematen zuen lehenengo birusak, infektatzerakoan, substantzia bat ekoizten zuela (edo ekoiztuarazten zuela), beste birus baten hazkuntza oztopatzen zuena.
 
1938an[[1938]]an esperimentu argigarria egin zen hori frogatzeko: tximino batzuk infektatu zituzten Rift-Valery birusarekin, eta tximino horiek [[sukar horia]] gaitzarekiko immuneak bihurtu ziren. Rift-Valery-ren birusa eta sukar horiarena guztiz desberdinak direnez, garatutako immunitatea ez zen [[antigorputz]]ek sortutakoa; beste mekanismo batek eragotzi behar zuela sukar horiaren birusaren [[infekzio]]a ondorioztatu zuten zientzilariek.
 
1957an[[1957]]an Isaacs-ek eta Lindermann-ek aurkitu zuten birusen hazkuntza galarazten zuen molekula hori: pisu molekular txikiko proteina zen (20.000 dalton), eta interferoia deitu zioten.
 
Interferoia ez da espezifikoa birusen aurka, ia edozein birusari egiten baitio eraso; baina oso espezifikoa da bere sintesia eragin duen animali espeziearekin: mota bateko animalien zelulek ekoiztutako interferoiak mota horretako animalien zelulak birusen aurka babesteko besterik ez du balio, eta ez beste mota bateko animalienak. Hots, zaldi batek ekoiztutako interferoiak zaldi guztiak infektatzen dituzten birusen aurka ekingo du, baina ez da eraginkorra izango gizakia infektatzen duten birusen aurka.
22. lerroa:
 
 
==Farmako moduan==
[[Fitxategi:Vials of Interferon Image 3549-PH.jpg|thumb|180px|left|Interferoi-flaskoak klinikan erabiltzeko]]
 
30 ⟶ 31 lerroa:
[[Kategoria:Immunologia]]
[[Kategoria:Birusak]]
[[Kategoria:Farmakoak]]
 
[[bs:Interferon]]