Erraldoi gorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
10. lerroa:
Izarra ez bada oso masiboa (2,5 eguzki masa baino gutxiago) [[endekatutako materia|endekatutako]] [[elektroi]] askeen gasak, neurri batean geratzen du konprimaketa. Tenperatura, helioaren sugartze punturaino hazten da, 100 milioi gradu ingururaino. Aipaturiko muga (2,5 eguzki masa baino gehiago) baino izar masiboagoetan, trantsizio hau leunki gertatzen da, gasa ia ez bait da endekatu nukleoa piztu denean. 0,5 eta 2,5 eguzki masa bitarteko izarretan, berriz, nukleoa, partzialki endekatua dago, eta bere erreakzioak bizitzen ditu bere tenperatura gehitzen duen aldi berean. Hala jarraitzen du, bapatean, [[gas ideal]]eko erregimenera itzultzen den arte, erorketa termiko bat eragiten duena eztanda indartsu batekin, non [[supernoba]] baten pareko energia askatzen den, baina izarraren osotasuna arriskuan jartzen ez duena, energia horren zatirik handiena, endekapen elektronikoa ezabatzen erabiltzen bait da: ''helioaren flasha'' da. Azkenik, masa txikieneko izarretan (0,5 eguzki masa baino gutxiagokoak), erdiko tenperatura, sekula ez da helioaren fusioa gertatzeko haina altua. Hala ere, izar hauen eboluzioa hain da motela, unibertsoa eratu zenetik, masa horretako izar isolatu batek erraldoi gorrira eboluzionatu izateko denborarik oraindik ez dela egon.
 
Helioaren sugartzeak, erraldoi gorri faseari amaiera ematen dio. Prozesu hau nahiko bortitza bada ere, ez dio eragiten izarraren osotasunari, zenbait milioi urte gehiagoz, [[multzoketa gorri]] izeneko fase egonkor berri batean emango dituena bere [[metaltasun]]a handia bada, edo [[adar horizontal]]ekoan, metaltasun hori baxua bada, erregai berria fusionatuz. Izarra, berriz jaisten da [[Hertzsprung-RussellenRussell diagrama]]n, baina beti sekuentzia nagusiko etapan baino argitsuago eta hotzago.
 
Erraldoi gorrien kanpo geruzak, ez daude grabitazionalki oso lotuak, eta, beraz, etapa honetan, masa galera handia gertatzen da. Gainera, erraldoien gune konbektiboa oso sakona da, eta, beraz, [[talka uhin]]ek, izar haizea bizkortzen laguntzen dute. Beste alde batetik, izar hauek, espektruaren zati infragorrian asko igortzen dute, [[izarrarteko hauts]]ak asko xurgatzen duena, honek, bultzada handiagoa jasotzen eta gasari igortzen diolarik. Azkenik, metaltasun handi batek ([[opakotasun]] handiago bat dakarrena), materia kanporatze handiagoak eragiten ditu. Erraldoi gorri eta [[adar asintotiko erraldoi|erraldoi asintotiko]] faseen artean metatutako masaren galera, izarraren hasierako masaren %40a eta %60aren artean estimatzen da.