Ezkutaketa (jolasa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
interwiki, kategoria, irudi barne
 
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Ezabatua: ro:De-a v-aţi ascunselea; cambios triviales
3. lerroa:
'''Ezkutaketa''' haur jolas herrikoi bat da. Ezkutaketan jolastu behar duten haurren artetik eta lehenengo txandan bilatzailea [[zotz egiteko formula|zotz eginez]] aukeratu eta gero, ''etxea'' izeneko pareta edo zuhaitz bati begira eta begiak itxita aurrez erabakitako [[zenbaki]] kopuru bat kontatu behar du ozenki ([[bat]], [[bi]], [[hiru]], ...), beste guztiak inguruan ezkutatzen diren bitartean. Kontua bukatzen denean, bilatzailea ezkutatu diren jolaskide guztiak hauteman behar ditu. Bilatzailea ezkutatutakoen bat ikusten duenean, ''etxera'' joan behar du hautemandako haurraren izena eta ezkutalekua ozenki esanez. Hautemandako haurra bilatzailea baino lehenago iristen bada etxera, etxea ukitu eta ''nigatik!'' esanez<ref>''Atxi!'' formula ere jaso da: ikus [http://postaria.com/pipermail/itzul/2008-February/011768.html hemen].</ref> ''libratu'' egiten da eta hurrengo txandan berriz ere ezkutatu ahal izango du. ''Etxe'' gisa pilota bat erabil daiteke eta orduan libratzeko pilota jo egin behar da. Bilatzailea lehenago iristen bada, hautemandako haurra harrapaturik geratzen da. Harrapatutako lehenengo haurrak jolastuko du hurrengo txandarako bilatzaile gisa. Jolasa gehiegi ez luzatzeagatik komeni da aurrez ezkutalekuen eremua eta ezkutatutakoak hautemateko gehienezko epe bat finkatzea.
 
Jolasak badu zenbait aldaera. Esaterako, libratzen direnek aurrez hautemandako beste jolaskide bat edo guztiak libra ditzakete etxera iristean izena edo ''nigatik eta denengatik!'' oihukatuz edota bilatzaileak hautemandako haurra ikusteaz gainera, harrapatu edo ukitu behar duela ere ezar daiteke.
 
== Erreferentziak ==
 
<references/>
31. lerroa:
[[pt:Esconde-esconde]]
[[qu:Paka-paka]]
[[ro:De-a v-aţi ascunselea]]
[[ru:Прятки]]
[[sv:Kurragömma]]