Erik Satie: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
32. lerroa:
 
[[1905]]eko urrian, askoren harridurarako, kontserbatoriora bueltatzea erabaki zuen, kontrapunto klasikoa ikasteko. Parisko ''Schola Cantorum''ean bost urte eman zituen.
 
=== Arrakasta apala eta heriotza ===
[[1912]]an pianorako konposatu zituen umore-pieza laburrek dezenteko arrakasta eduki zuten; anitz publikatu zituen, adibidez, ''Véritables Préludes flasques (pour un chien)'', ''Vieux sequins et vieilles cuirasses'', ''Embryons desséchés'', ''Descriptions Automatiques'' edo ''Sonatine bureaucratique''. Lan hauen partiturak hainbat iruzkinez hornitzen zituen.
 
Garai hartan artista gehiago ezagutu zituen: [[Jean Cocteau]], [[Pablo Picasso]], [[Georges Braque]], [[Tristan Tzara]], [[Francis Picabia]]... Batzuekin laneko harremanak eduki zituen; Picabiarekin batera, esaterako, [[ballet]] bat konposatu zuen.
 
[[1925]]ean hil zen. Bere logelan argitaratu gabeko lan anitz topatu ziren.
 
== Lanak ==