Burdinazko kaia (Portugalete): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
4. lerroa:
'''Burdinazko kaia''' edo '''Txurruka kaia''' [[Evaristo Txurruka]] ingeniariak [[1881]]-[[1887]] urte bitartean [[Portugalete]]n diseinatu eta eraiki zuen moila edo nasa da. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] ingeniaritza-lan garrantzitsuenetarikoa da, [[Bilboko portua]]ren azpiegitura handien hastapena ezarri zuena; ''[[Bilbo Handia]]''ren eskalako lehen eraikuntza, hortaz.
 
Eraikuntzaren xedea Portugaleteko hondarrezko barra arriskutsua ekiditzea izan zen, non sarri [[itsasontzi]] ezberdinek hondoa jo zuten. Aipatutako barra 1,14 [[metro]] sakon zen itsasbehereanitsasbeheran, [[1878]]an egindako neurketen arabera, garaiera zinez eskasa ontzi handien zingorako.
 
800 metro luze da (lehen 600 metroak [[burdin]]azko egituran bermatuak, azken 200 metroak [[hormigoi]]zkoan baldintza bortitzagoak jasatzen dituztelako), eta 3.000 metroko erradio arinki makurra [[Bilboko itsasadarra]]rekiko ahur. Kai berriko lanek 80 metroko zabalera eta gutxieneko 4,58 metroko garaierako ubide jarraitua ahalbideratu zuten, Bilboko portuko etekina hainbat aldiz biderkatuz.
 
Proiektua [[1879]]ko [[abenduaren 4]]an aprobatu zuten, lanak 1881eko apirilean hasi zituztela. Obratzarraren azken emaitza 1887ko [[irailaren 12]]an inauguratu zuten, lan guztiek garaiko 2.931.536 [[pezeta]]ko kostua izan zutela. [[1900]]. urtean [[Portugaleteko itsasargia|seinale-semaforo]] bat ezarri zuten moilaren muturrean barraren sakoneraz ohartarazteko. Ondoren, 1930. hamarkadan, itxuraldaketa handia jasan zuen, hormigoizko plakez estali baitzuten jatorrizko zurezko zorua. [[1987]]. urtean aurpegi-berritze bat egin zioten arren, esan daiteke kaia nahiko desitxuratua dagoela jatorrizkoarekin alderatuz. [[Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala]]k elementu arrotzak ken diezazkiotela aldarrikatu du moilaren eraikuntzaren 120. urteurrenean<ref>{{es}} [http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080310/vizcaya/expertos-piden-muelle-hierro-20080310.html Arkitektoen aldarrikapena ''El Correo'' egunkarian]</ref>.
 
Zenbait adituren ustez [[Kultura Ondasun]] moduan izendatu beharko luke [[Eusko Jaurlaritza]]k. Gaur egun moilak duen nolabaiteko aitorpen bakarra da Portugaleteko Alde Zaharraren Barne-Eraberritzeko PlananPlanean elementu berezi gisa izendatua dagoela<ref>{{es}} [http://www.gara.net/paperezkoa/20080507/76387/es/El-Muelle-Hierro-Portugalete-gran-obra-ingenieria-portuaria Portugaleteko burdinazko kaiari buruzko artikulua ''Gara'' egunkarian], Iñaki Uriarte arkitektoak idatzia</ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
<references/>
 
== Kanpo loturak ==
 
* {{es}} [http://www.bilbao.net/castella/residentes/vivebilbao/publicaciones/periodicobilbao/200710/pag14.pdf Portugaleteko burdinazko kaia Bilbao egunkarian]
* {{es}} [http://www.ciccp.es/ImgWeb/Castilla%20y%20Leon/Ingenier%C3%ADa-Humanismo/Obra%20MiguelAguilo.pdf Portugaleteko burdinazko kaiari buruzko artikulua Bide, ubide eta portuetako ingeniarien webgunean], Miguel Aguilo Alonso ingeniariak idatzia