Euskal Herriko kosta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
18. lerroa:
Bizkaiko kostaldean bost zonalde nagusi egin ditzakegu errazago aztertzeko. Lehenengoa [[Muskiz]]etik [[Abra]]ra doa. Bigarrena [[Abra]]tik [[Plentzia]]ra. Hirugarrena hortik [[Urdaibai]]ra. Laugarrena [[Urdaibai]] bera litzateke eta bosgarrena Urdaibaitik [[Ondarroa]]ra. Gune hauetariko bakoitzak bere ezaugarriak ditu, nahiz eta orokorrean nahiko antzekoak izan.
 
Bizkaiko kostan Euskal Herrian iparraldeenen dagoen lekuetako bat dago, [[Matxitxako lurmuturra]]. Gainera hainbat irla daude, [[Billano (irla)|Billano]], [[Izaro]] edo [[Aketxe]] bezala.
 
Kostako puntu batzuetan itsasoak hegi handiekin topo egiten du, adibidez, [[Ogoño lurmuturra]]n, 200 metro baino gehiago dituena.