Zabalgune: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
52. lerroa:
Hala ere, garrantzi gehiago eman zitzaion etxe-irlari berari, ia-ia eraikuntza-forma autonomo gisa tratatuz<ref>{{es}} [http://www.seguiarquitectos.com/geometriadigital/articulos/template.php?idarticulos=0006 Jose Maria Ezkiaga Dominguezen ''"Formas construidas, formas del suelo"'' artikulua]</ref>. Ondorioz, etxe-irlarako buelta horretan, XIX. mendeko zabalgunearekin alderatuz, kaleak hiri-protagonismoa galdu zuen, etxe-irlaren patioa hirira ireki egin zelako. XX. mendeko zabalgunearen hirian, oinezkoak kaletik joan zitezkeen, ohi bezala, baina etxe-irlen patioetan zehar ere.
 
Halaber, etxe-irlak, XIX. mendean ez bezala, era bateratuan sustatu eta eraiki egin ziren eskuarki, kalearen aniztasun estetikoa gutxituz. Bestalde, etxebizitzen azalera eta eraikinen sakonera nabarmen txikitu zen, garai hartan, gaur egun bezalaxe, etxebizitzei orientazio bikoitza izan zezaten eskatzen baitzitzaien, aireztapen gurutzatua sortu ahal izateko. Sakoneraren murrizte horrek argi-patio txikien desagerpena ekarri zuen.
 
== Zabalgunea Euskal Herrian ==