San Pedro eliza (Zumaia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
17. lerroa:
 
Erretaula baino geroagokoa den [[kontraerreforma]]ko polikromiak irudiaren balore plastikoak bultzatzen ditu, nabarmentzekoak direlarik, pintzel puntaz predelan, lehenengo gorputzeko zokaloan eta erretaularen titularra kokatzen den kaxan margotutako irudiak.
 
===Elorriaga erretaula===
[[Fitxategi:San Pedro Zumaia San Anton 2008.jpg|thumb|320px|Elorriaga erretaula.]]
 
Erretaula honek Elorriaga familiaren babesa zuen eta [[Flandria]]tik ekarritako triptikoa da, eskuineko kaperan kokatua. Erdiko margolanean [[Kristo]]ren gurutziltzatzea dago adierazia eta honen oinetan Elorriaga familiakoak otoitz egiten, San Pedro, San Bernabe eta Santa Katalinaren babespean<ref>[http://zumaia.net/turismoa/zer-ikusi/artea/san-pedro-parrokia Zumaiako Udala] Alboko kaperak</ref>.
 
Alboetan Kristoren Pasioa ageri da: Baratzeko otoitza, Kalbariorako igoera, Pietatea eta Berpizkundea ikusten dira. Ateak ixterakoan, Anuntziazioa edo Deikundea azaltzen da.
 
===San Antonen erretaula===
 
San Antonen erretaula parrokiako ezker kaperan kokatzen da. Erretaula hau [[arkitektura gotiko|Gotiko]]tik [[Pizkunde]]rako pasabidearen paradigmatzat hartzen da, egitura nahiz kontzeptuari dagokienean, arlo bietan estilo batetik besterako iraganbidea argiro erakutsiz. Gainera Euskal Herri guztiko [[triptiko]]en artean tipologia osatuenetakoa dauka, era askotako pintura eta eskulturak bateratzen ditu, eta ateen barnekaldeko pinturetan du bere adierazgarririk baliotsuena.
 
Babes-ateak dauzkan XVI. mendearen hasierako triptikoa da. Erdiko kalean bi gorputz ditu eta hiru albokoetan; erretaularen ateetan, aurretik nahiz atzetik, pinturak ikus daitezke bi zerrendatan.