Gales: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
52. lerroa:
 
== Historia ==
===Historiaurreko garaia===
[[Fitxategi:BrynCelliDdu3.jpg|thumb|right|250px|Bryn Celli Dduko trikuharria.]]
[[Homo Sapiens SapiensEgungo gizakiak]] azken 29.000 urteetan bizi dira Galesen, nahiz eta etenik gabeko bizialdia azken [[Izotz Aro]]tik (K. a. 12.000 eta 10.000 bitartetik) hona dator. Izan ere, une horretan [[Europa]]ko [[ehiztari-biltzaileak]] [[Britainia Handi]]ra migratzen hasi ziren.
 
Izotz Aroaren ondoko garaietan, Europa eta Britainia Handia bereizita geratu ziren itsasoaren maila igo zelako (K. a. 7.000-6.000). John Daviesen esanetan, galestarren zenbait ipuin eta kondairatan ([[Irlanda]] eta Galesen arteko tartea handitzea) gertaera horren oroitzapen [[folklore|folklorikoa]] izan zitekeen.<ref>Davies, John (1994). A History of Wales. London: Penguin. pp. 4 - 6. ISBN 0-14-01-4581-8.</ref>
 
Horren ondoren, itsasoa zeharkatuz ere etorri zen jendea, oraingo honetan [[Iberiar Penintsula]]tik.<ref>"Genes link Celts to Basques". BBC News website. BBC. 2001-04-03. http://news.bbc.co.uk/1/hi/wales/1256894.stm. Retrieved on 2008-08-05.</ref> [[Neolito]]ko kolonizatzaile hauek bertakoekin nahastuta, bizimodua aldatu zuten, janariaren ekoizpenari ekin baitzioten. Basoak moztu zituzten, abereentzako larreak sortzeko eta lurra ereiteko, eta [[zeramika]] eta ehunak egiten hasi ziren. Halaber, trikuharriak, Pentre Ifan, Bryn Celli Ddu eta Parc Cwm long cairn, esaterako, eraiki zituzten. Erromatarrak iritsi orduko, galestarrak hainbat tributan zeuden bananduta: Deceangli, Ordovices, Cornovii, Demetae eta Silures.
 
 
* [[410]]ean [[Erromatar Inperioa]] erori zen gaurko lurralde galestarretatik.
* [[1282]]an Ingalaterrako Eduardo I.a Erregeak konkistatu zuen.