Jai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
zabaldu
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa:
Gazteen antzera, helduek ere jaiak ospatzen dituzte. Ohizkoa da [[koadrila]]k [[elkarte gastronomiko]] edo ''soziedade'', jatetxe, [[sagardotegi]] edo [[etxe]]an bertan biltzea jai bat ospatzeko.
 
Jendetza handia, haur, gazte eta heldu, biltzen da [[herriko jai]]etan, [[Errenteriako ''Madalenak'']] edo [[Usurbilgo ''Santixabelak'']] esaterako, baina zalantzarik gabe mundu osoan ospe handiena duen herriko jaia [[Iruñeako Sanferminak]] dira. Herriko jai batzuetan desfile edo martxak egiten dira, hala nola [[Donostiako Danborrada]] eta [[Hondarribiko Alardea]]. Hiriburuetan ospatzen diren udako jaiek ere, [[Bilboko Aste Nagusia]] esaterako, jende asko erakartzen dute. Herri txikietan eta nekazal giroan [[erromeria]]k ere ospatzen dira.