Data: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
+nola idatzi datak euskeraz
1. lerroa:
[[Egutegi]] batean, '''data''' egun zehatz bat adierazten duen erreferentzia bat da, [[1997]]ko [[ekainaren 13]] esaterako. Gertaera baten data finkatzeko, erabiltzen den [[egutegi]]a eta [[ordu-zona]] zehaztu behar dira. Adibidez, [[Pearl Harbor-eko eraso]]a [[1941]]eko [[abenduaren 7]] gertatu zen [[Hawaii]]n, baina [[abenduaren 8]]an [[Japonia]]ko orduaren arabera, [[gregoriar egutegia]] erabiliz bietan.
 
==Datak euskeraz nola adierazi==
 
[[Euskaltzaindia]]ren gomendioak <ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0037.pdf Data nola adierazi], [[Euskaltzaindia]], 2009-05-15.</ref> hauek dira:
 
*Gutun eta antzekoetan bi forma hauek erabil daitezke:
**''Donostian, 1965eko ekainaren 13an''
**''Donostia, 1965eko ekainaren 13a''.
*Era laburtuan hauek dira forma egokiak:
**''2007/04/10'',
**''1982/III/07'',
**''1994-04-06ko Euskaldunon Egunkaria-n''.
*Hilabetea eta eguna bakarrik adierazi behar direnean, berriz:
**[[kasu marka]]rik ez bada, ''urtarrilaren 10a'' zein ''urtarrilak 10'' (''Urtarrilak 10 egun dituela'' egituraren laburpena da azken hau); adibidez, ''datorren ostiralean, urtarrilak 10, ospatuko da urtemuga''.
**kasu-markaren bat jarri behar bada, berriz, beti egitura hau erabiliko da: ''Hilaren 22an eta 29an'', ''Martxoaren 24tik 27 arte'', ''Datorren ekainaren 14an''.
*Gainera urtea ere jarri behar bada, era berean egin behar da:
**''1997ko martxoaren 18a egun tristea izan zen niretzat''.
**''Azterketak Donostian, 2004ko urtarrilaren 15etik 17ra izango dira''.
*[[Aposizio]]etan, honela eman daiteke asteko zein egun den:
**''Maiatzaren 17an, osteguna, etorriko da.''
**''Maiatzaren 17an, ostegunean, etorriko da.''
**''Maiatzaren 17an, ostegunarekin, etorriko da.''.
 
==Erreferentziak==
 
{{erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:Egutegia]]
 
 
 
[[cs:Datum]]