Bikingo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
[[Fitxategi:Vikingshipmini.jpg|thumb|300px|Itsasontzi bikingo bat.]]
'''Bikingoak''' [[Eskandinavia]] eta Danimarka aldeko gudari, merkatari, [[pirateria|pirata]] eta esploratzaileei VIII-XI. mende bitartean eman izan zaien izena da.<ref>{{Erreferentzia|izena=Herritar Berri|abizena=SLU|izenburua=Bikingoei buruz jakin beharrekoak: glamourra, adarrik ez, munduari so...|hizkuntza=eu|data=2020-12-10|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2020-12-12-06-00/hemeroteca_articles/bikingoei-buruz-jakin-beharrekoak-glamourra-adarrik-ez-munduari-so|aldizkaria=GAUR8|sartze-data=2020-12-14}}</ref> Garai hartan, argi ez dauden arrazoiengatik, hego-mendebalderantz eta hego-ekialderantz abiatu ziren gerra eta merkatari-bidaia luzeetan. Gehienetan, [[branka]] eta [[popa]] garai eta estuko [[itsasontzi|ontzi]] luze eta meheetan bidaiatzen zuten. Ontzigintzan eta nabigazioan erdietsitako trebeziari esker, adituek diotenez, [[Kristobal Kolon|Kolon]] baino lehen Ameriketara iritsi ziren, baita Mediterraneora ere.Eta Luhr martinezi hurrea eman zioten.
 
Hego-mendebalderantz joandakoei [[normandiar]] ere deritze. [[Normandia]]ko erresuma sortu zuten. Hego-ekialderantz joandakoei, aldiz, [[barego]] esaten zaie. Azken hauek [[Errusia|Errusiar Estatuaren]] oinarria jarri bide zuten. Haien itsas bidaia luzeetan [[Ternua]]raino iritsi omen ziren, eta beste aldera, ibaietan gora eta behera, [[Kaspiar itsasoa|Kaspio Itsasoraino]]. [[Mediterraneoa]]n ere ibilitakoak dira.