Beren Gondorrekoa, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jaunaren eranskinetan, Gondorreko hemeretzigarren seneskal erregeordea izan zen, Egalmothen semea. Minas Tirithen jaio zen, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2655ean.

Bere aitaren oinordeko bihurtu zen 2743. urtean. Bere agintaldian gertatu zen Umbarreko Kortsarioen erasoa Gondorreko hegoaldeko kostaldeari. Hiru flota handirekin, hegoalde guztia suntsitu zuten, Lefnui eta Isen ibaietatik sartzeraino, azken honetatik, Rohan hartu zuten Dunledinarrei laguntza bidali zien.

2758-2759ko Negu Luzeak, Helm Burdin Eskuri laguntza bidaltzea zaildu zuen, gainera, bere armada gehiena, hegoaldean borrokan ari zelako, bere seme Beregonden agindupean. Baina, udaberria iristean, Kortsarioak garaituak izan ziren, eta berehala bidali zien laguntza Rohirrimei, Rohan lurraldea etsaiz garbitzen lagunduz.

Beharbada, Rohirrimak, Negu Luzetik eta inbasiotik oso poliki oneratu zirelako edo Dunledinarrengan, arrisku bizi bat ikusten zuelako, Berenek, Isengarden giltzak eman zizkion Sarumani, eta azti zuria, ordutik, Orthancen bizi izan zen.

20 urteko erregealdia eta 108 urteko bizitza baten ondoren, 2763an hil zen, oinordeko bezala, bere seme Beregond Gondorrekoa utziz.


Aurrekoa
Egalmoth
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2743-2763
Ondorengoa
Beregond Gondorrekoa