Bentiu Hego Sudango hiria da, Ipar Liech estatuko hiriburua. Bahr el Ghazal ibaiaren hegoaldeko ertzean dago, Sudango mugatik gertu, Jubatik 654 kilometro ipar-mendebaldera. 7.653 biztanle zituen 2019an.[1]

Bentiu
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Hego Sudan
Hego Sudango estatu Unity
Geografia
Koordenatuak9°15′N 29°48′E / 9.25°N 29.8°E / 9.25; 29.8
Map
Altuera399 m
Demografia
Biztanleria7.781

Hego Sudango Gerra Zibilean, 2014ko apirilaren 15ean eta 16an, sarraskia eragin zuten Riek Machar buru zuten matxinoek Bentiu hirira sartu zirenean. UNMISS misioaren arabera, ehunka zibil etniaren eta naziotasunaren arabera sailkatu eta hil zituzten meskita, eliza eta bestelako lekuetan. Beste hainbestek ihes egin dute hiritik.[2] 2016an, Betiukoa zen Hego Sudango errefuxiatu zelairik handiena; gerrraren eraginez desplazatutako 120.000 hegosudandar bizi ziren bertan.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Population of Cities in South Sudan (2019). worldpopulationreview.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-1).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Matxinoek «ehunka» zibil hil zituzten Hego Sudanen. Berria egunkaria, 2014ko apirilak 22, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-02).
  3. Beaubien, Jason; Mcevers, Kelly. Five Days And Five Nights With Doctors Without Borders. npr.org (Noiz kontsultatua: 2019-09-02).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.