Benrath lerroa (alemanez: Benrather Linie) alemanaren dialektoak banatzen dituen isoglosa da: muga honen iparraldera behe-alemana kokatzen da eta hegoaldera berriz goi-alemana hedatzen da.

Isoglosa nagusienak, Benrath (maken/machen) eta Speyer lerroa (Appel/Apfel)

Izendapen hori Düsseldorf hiriaren hegoaldeko Benrath auzoa zeharkatzen duelako darama. Machen-maken lerroa gisara ere ezagutzen da, bigarren germaniar mutazio kontsonantikoaren ostean bere azpialdetik maken (egin) hitza machen hitzan bilakatu baitzen. Mutazio hau K. o. 500. urte aldera muga honen hegoaldera zeuden herrialdeetan jazo zen; herrialde hauen dialektoak gaur egungo goi alemanean gauzatu dira. Iparraldeko herrialdeen dialektoek berriz ez zuten mutazio honen eraginik jasan, hauetatik ingelesa, nederlandera eta frisiera sortu zirelarik.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu