Benjamin Savšek

piraguista esloveniarra

Benjamin Savšek (Ljubljana, 1987ko martxoaren 24a) kirolari esloveniarra da, piraguismoko eslalom modalitatean lehiatzen dena. 2020ko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen C-1 eslalomean.

Benjamin Savšek

Bizitza
JaiotzaLjubljana1987ko martxoaren 24a (37 urte)
Herrialdea Eslovenia
Jarduerak
Jarduerakpiraguista
Pisua74 kilogramo
Altuera177 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: benjamin-savsek Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

C-1 eslalomean aritu izan da beti, hala bakarka nola taldeka. Nazioarteko aurreneko domina 2012an lortu zuen, Ausburgen jokaturiko Europako txapelketan izan zen, eta brontzezko domina eskuratu zuen. Munduko Kopako estropada bat ere irabazi zuen Pragan. Urte berean, Londresko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, eta 8. egin zuen.

2014an eta 2015ean Europako txapelduna izan ondoren, 2016an Rioko Olinpiar Jokoetan, seigarren baino ez zen izan. 2017an, Munduko txapelketa eskuratu zuen.[1] 2019an eta 2020an Europako txapelketetan, bina domina eskuratu zituen, bakarka eta taldeka. Tokioko Olinpiar Jokoetan, azkenik, urrezko domina olinpikoa lortu zuen, frantziarren garaipen olinpikoen segidari amaiera emanez.[2]

Palmaresa aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
  Londres 2012 8.a C-1 bakarka
  Rio 2016 6.a C-1 bakarka
  Tokio 2020   C-1 bakarka
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
  Praga 2013   C-1 bakarka
  Deep Creek 2014   C-1 bakarka
  C-1 taldeka
  Londres 2015   C-1 bakarka
  C-1 taldeka
  Pau 2017   C-1 bakarka
  Rio de Janeiro 2018   C-1 taldeka
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
  Augsburg 2012   C-1 bakarka
  Krakovia 2013   C-1 taldeka
  Viena 2014   C-1 taldeka
  Markkleeberg 2015   C-1 bakarka
  Tacen 2017   C-1 taldeka
  Pau 2019   C-1 bakarka
  C-1 taldeka
  Praga 2020   C-1 bakarka
  C-1 taldeka
  Ivrea 2021   C-1 taldeka

Erreferentziak aldatu

  1. «European Canoe Association» www.canoe-europe.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  2. (Ingelesez) «Benjamin Savšek wins Slovenia's first gold medal in Tokyo» Newsy Today 2021-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).

Kanpo estekak aldatu