Benidorm uhartea
Benidorm uhartea, Espainiako Alacanteko probintziako Benidorm udalerriaren kostalde parean dagoen uharte bat da, Mediterraneo itsasoan eta Valentziako Erkidegoan.
Benidorm uhartea | |
---|---|
$1 | |
Datu orokorrak | |
Mota | Uhartetxo |
Luzera | 350 m |
Zabalera | 250 m |
Azalera | 0,0657 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°30′08″N 0°07′49″W / 38.5022°N 0.1303°W |
UTC ordua | UTC+01:00 |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Alacanteko probintzia |
Valentziar Herrialdeko eskualdeak | Marina Baixa |
Udalerria | Benidorm |
Ur-gorputza | Mediterraneoa |
Ekologia, paisaia eta ingurumen aldetik berebiziko garrantzia du. Benidormeko portutik bi itsas miliatara dago. 7 hektareatako azalera, 350 metro luze eta gehienezko 250 metro zabal ditu. Bere punturik garaiena itsas mailatik 73 metrora dago.
Bere kokapena eta osaketa geologikoarengatik, lur lehorrean dagoen Serra Geladaren jarraipenatzat jotzen da.