Ben Youssef madrasa, Koran ikasteko eskola, Marrakexen (Maroko), Ben Youssef meskitaren ondoan dago. Marokoko artearen eraikin adierazgarrienetariko bat da. Abu al-Hasan ben Uthman sultanak XIV. mendean sortu zuen.[1] Hau Marrakexeko madrasa garrantzitsuena da.[2]

Ben Youssef madrasa
Medina of Marrakesh
Kokapena
Herrialdea Maroko
EskualdeaMarrakesh-Safi
PrefekturaMarrakesh Prefecture
HiriaMarrakex
Koordenatuak31°37′55″N 7°59′10″W / 31.632°N 7.986°W / 31.632; -7.986
Map
Arkitektura
EstiloaIslamiar arkitektura
Ondarea

Historia aldatu

XIV. mendean Abu al-Hasan ben Uthmanek sortu zuen madrasa hau. Bertan 800 ikaslek Korana ikasten zuten. Saadiek erabat berreskuratu zuten eraikina eta historiarako beren artearen adibide handia utzi zuten. Gaur egun funtzionatzen jarraitzen du nahiz eta bisitariei irekita egon.

Ezaugarriak aldatu

Madrasaren erdian garbiketak egiteko patio handi bat dago. Erdian uraska dago. Eraikinak zedro zurez egina daude, koloretako azulejuekin eta estukoz apainduta. Otoitz aretoak, musulmanak ez direnentzat itxita daudenak, oso dekorazio aberatsa erakusten du. Meka zein aldetan dagoen adierazten duen mihraba ere (paretan izaten den abside edo sartune txikia) erabat apainduta dago.

Alboetako hormetan basmala bezalako idazkun ugari ikus daiteke, estukoetan zein azulejuetan.

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Dictionnaire insolite du Maroc - Latéfa Faïz - Edition Cosmopole - 2011ko azaroan - ISBN / 978-2-84630-064-3
  2. https://www.disfrutamarrakech.com/medersa-ben-youssef

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu